Etika, Humanismo eta Zientzia Elkarrizketen III. edizioa abian da

Etika, Humanismo eta Zientzia Elkarrizketen III. edizioa abian da

2 min.

Etika, Humanismo eta Zientzia Elkarrizketen III. edizioa abian da

Lehenengo bi edizioen arrakastaren ostean, Euskadiko Kutxak , Donostiako Ospitaleak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak gaurkotasun-gaiei buruzko hirugarren eztabaida-saioari ekin diote,  Etika, Humanismo eta Zientzia Elkarrizketak zikloaren barruan.

Lehenengo elkarrizketa urriaren 26an (asteartea) izan zen. Juan Gracia Armendáriz idazle eta kazetariak eztabaida konplexua proposatu zuen, “Pertsonal medikoak gaixoekiko enpatia, gizatasuna eta errukia izatearen garrantzia nola bideratu” gaiari buruz.

Bigarren eztabaida azaroaren 17an (asteazkena) izango da, 19:00etan, Londres hotelean. ”Gailurrak saihestuz, ez dago ezinezkorik” izenburuko elkarrizketan, Josu Feijoo alpinistak eta Jon Santacana eskiatzaile paralinpikoak helburuak lortzeko aurre egin beharreko erronkak eta arriskuak izango dituzte hizpide, eta nork bere ametsak betetzeko beldurra gainditzearen garrantzia azpimarratuko dute.

Azkenik, azaroaren 30ean (asteazkena), ”Ametsetan sinetsi eta horiek egia bihurtuko dira” eztabaidan,  Albert Espinosa zinema-zuzendari polifazetikoak lau minbizi gainditzeko ospitaleetan emandako 10 urteko esperientzia kontatuko digu.

Izen-emateak.

Mundu guztia dago gonbidatuta eztabaida horietan parte hartzera. Hizlariek  beren ikuspegia adieraziko dute eztabaidagaiei buruz, eta hori abiapuntua izango da, ondoren parte-hartzaileek galderak egiteko edo bildutakoei iritziak ezagutarazteko aukera izan dezaten.

Solasaldietako batera etorri nahi baduzu, garrantzi handikoa da aurrez lekua izango duzula ziurtatzea. Horretarako harremanetan jar zaitezke antolakundearekin, telefono-zenbaki honetara deituta:  943-007359 (08:00 –14:00) edo posta elektroniko honen  bidez: dialogos@komunikazioa.org.


Zein da zure erreakzioa?