Etikari, Humanismoari eta Zientziari buruzko elkarrizketa-jardunaldien V. edizioa

Etikari, Humanismoari eta Zientziari buruzko elkarrizketa-jardunaldien V. edizioa

1 min.

Etikari, Humanismoari eta Zientziari buruzko elkarrizketa-jardunaldien V. edizioa

Etikari, Humanismoari eta Zientziari buruzko elkarrizketa-jardunaldien V. edizioa abiatuko da apirilaren 12an, ostegunean, Euskadiko Kutxak, Donostia Unibertsitate Ospitaleak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta.

Lehen Elkarrizketa apirilaren 12an, ostegunean, izango da 19:30ean, Hotel Londres hotelean. “Valores de la crisis. Crisis de valores”(PDF) gaiari dagokionez, Diego Gracia medikua, Bioetikan aditua, eta José Manuel Ladrón de Guevara Donostia Unibertsitate Ospitaleko zuzendari medikoa izango dira, beren esperientziak kontatzeko eta beren iritzia emateko. Era berean, bertaratuak krisi une hauetan baloreei buruz hausnartzera gonbidatuko dituzte.

Hurrengo Elkarrizketak

Aurtengo bigarren elkarrizketa maiatzaren 8an, asteartean, egingo da Elsa Punsetekin eta Ángel Moralesekin. Lehena idazlea, filosofoa eta inteligentzia emozionalean aditua da, eta bigarrena Donostia Unibertsitate Ospitaleko Erradiologia saileko burua.

Hirugarrena maiatzaren 23an, asteazkenean, egingo da, eta Albert Jovell eta Mercedes Zabarte arituko dira hizlari. Lehena, Kataluniako Nazioarteko Unibertsitatearen Osasun Publikoko eta Osasun Politikako Institutu Globaleko zuzendaria da eta bigarrena Donostia Unibertsitate Ospitaleko Medikuntza Intentsiboko Unitateko medikua.

Izen-emateak

Eztabaidetan parte hartzeko gonbidapena jende guztientzat dago irekita: hizlariek beren ikuspuntuak emango dituzte gaiari buruz, abiapuntu gisa, eta gero bertaratuek aukera izango dute galderak egiteko edo beren iritziak emateko bertan bildu diren guztiei.

Elkarrizketaren batean parte hartzera animatzen bazara, garrantzitsua da aurretik lekurik dagoen argitzea. Antolatzaileekin harremanetan jarrita argi dezakezu, 943-007359 telefonoaren (8:00-14:00) edo dialogos@komunikazioa.org posta elektronikoaren bidez.


Zein da zure erreakzioa?