Zure etxea iraunkorragoa izateko eta aurrezteko ideiak!

Zure etxea iraunkorragoa izateko eta aurrezteko ideiak!

4 min.

Zure etxea iraunkorragoa izateko eta aurrezteko ideiak!

Aspalditik dakigu ez garela gure planetako baliabideak ondo kudeatzen ari. Zientzialarien artean, adostasun-maila oso zabala da: Lurra berotzen ari da, zalantzarik gabe, eta oso litekeena da berotze hori giza ekintzaren eragina izatea.

LABORAL Kutxan, arazo horretaz jabetuta, ingurumen-kudeaketako politikak ezarri ditugu, Nazio Batuen Garapen Iraunkorreko Helburuak aintzat hartuta, eta gure egoitza nagusia berritu dugu, A ziurtagiria lortze aldera, ahalik eta ingurumen-ziurtagiririk handiena, alegia. Zuk ere zerbait egin nahi baduzu, zure etxea konponbidearen zati bat izan dadin, eta ez arazoa, ideia batzuk emango dizkizugu, zure etxea iraunkorragoa izateko. Eta bide batez, aurrezteko.

Hau egin dezakezu etxebizitza iraunkorragoa lortzeko

  • Leihoek ondo zigilatuta egon behar dute, eta beira bikoitzekoak edo hirukoitzekoak izan. Lehen abantaila isolamendu termikoaren hobekuntza da; % 50eko aurreztea lortu ahal izango duzu berokuntzan. Baina ez ahaztu isolamendu akustikoa ere hobetuko duzula; alegia, bizitza-kalitateak hobera egingo du.
  • Erabili berokuntza eta aire girotua arrazionaltasunez. Etxe bateko tenperatura egokia 19 eta 21 gradu artean dagoela esaten da. Horregatik, komeni da termostato bat instalatzea, tenperaturak gradu horietatik gora egiten ez duela ziurtatzeko. Horri esker, ez dugu ezer kontsumituko beharrezkoa ez denean. Gauza bera gertatzen da aire girotuarekin: 25 graduko tenperatura nahikoa da udan. Bi kasu horietan, asko laguntzen du sabaiak, hormak eta zoruak behar bezala isolatzeak. Horretarako, hainbat material dituzu eskura, eta, haiek instalatutakoan, asko aurreztuko duzu bai berokuntzan bai aire girotuan. Zer material erabiltzen ditugun, % 35 eta % 60 bitarteko aurreztea lor dezakegu.
  • Erabili LED bonbillak. Nahiz eta apur bat garestiagoak izan, 70.000 ordu iraun dezakete, ez dute elementu toxikorik, eta tradizionalek baino askoz gutxiago kontsumitzen dute. Besteak beste, karbono dioxidoaren (CO2) —klima-aldaketa eragiten duten gas nagusietako baten— isuriak % 80 murrizten dituzte. Eta, bonbillak aldatzeaz gain, pentsatu ea zerbait egin dezakezun argi naturala hobeto aprobetxatzeko. Igo pertsianak, erabili errezel garbiak eta ireki gortinak.
  • Erabili pintura naturalak, ez toxikoak, hormak edo altzariak pintatzeko. Pintura horiek egiteko, substantzia iraunkorragoak erabiltzen dira, hala nola olioak (esaterako, linazi-olioa), erretxina naturalak eta potasio silikatoa. Oraindik ere horrelako produktuak aurkitzea zaila izan arren, gero eta produktu ekologiko gehiago daude.
  • Erosi energia-eraginkortasun handiko etxetresna elektrikoak. A marka dutenak eraginkorrenak dira Europan ezartzen ari den A-tik G-rako eskalan. Garestiagoak dira, bai; baina gutxiago kontsumitzen dute, eta, hortaz, oso onak dira gure poltsikorentzat. % 80 aurreztea ere ekar dezakete. Halaber, gogoan izan aholku hauek: garbigailuan, programa laburrak oso eraginkorrak dira ia zikinkeria-mota guztiak garbitzeko: ez da komenigarria berogailuak arropa heze edo bustiarekin estaltzea; eta hobe da ontzi-garbigailua ez erabiltzea guztiz beteta ez badago, baina maiz erabili behar da, harraskan garbituz gero ur gehiago gastatuko dugulako.
  • Kontuz ezkutuko kontsumoarekintelebista edo musika-katea urruneko agintetik itzali eta stand by egoeran uzten baditugu, ez ditugu guztiz itzaltzen. Argi gorri txiki horrek gastatzen duen energiari ezkutuko kontsumoa deritzo, eta gailuak erabiltzen duen energiaren % 14 da.
  • Aukeratu material iraunkorrak: orobat, erabaki hobeak har ditzakegu etxea apaintzerakoan, eta material naturalak eta birziklagarriak erabili: harria, kortxoa, altzairu herdoilgaitza, artilea, kotoia, eco-friendly ziurtagiria duten zurak…
  • Murriztu ur-kontsumoa. Ura aurreztea eta haren arrazoizko erabilera sustatzea da kontua, alferrik ez gastatzeko. Hona hemen neurri batzuk: jarri zurruta-haustekoak txorrota guztietan (gehiegizko emaria mugatzen dute), edo aireztagailuak (horiek ere txorrotan), airea urarekin nahastu eta % 50 aurrezten laguntzen baitute. Erabili ebakuazio-karga bikoitzeko sanitarioak (ez duzu beti zisternan dagoen ur guztia erabili behar).
  • Saihestu alferrikako energia-gastuak sukaldean: janaria prestatzeko presio-eltze bat erabiltzen baduzu, denbora gutxiago beharko duzu elikagaiak egosteko, eta janaria oso zaporetsua izango da; izoztutako elikagai bat erabili behar baduzu, atera izozkailutik nahikoa aurrerapenarekin, eta desizoztu hozkailuan, mikrouhin-labea erabili gabe; ez ireki labearen atea behin eta berriro, funtzionatzen duen bitartean, bero handia galtzen baitu (20 gradu, irekitzen duzun bakoitzean); halaber, ez ireki hozkailuaren atea behin eta berriz, eta ez sartu oraindik bero dauden elikagai prestatuak, galdutako hotza berreskuratu behar baitu hozkailuaren motorrak, eta energia-kontsumoa izugarri handitzen da. Etxetresna elektrikoak ondo erabiliz gero, gehiago irauten dute, eta ona da zure ekonomiarentzat.
  • Hondakinak birziklatzea: plastikozko zenbat botila eta poltsa kontsumitzen dituzu hilean? Eta urtean? Pentsatu erantzuna eta saiatu kopuru hori murrizten. Adibidez, eraman soinean oihalezko poltsa bat erosketak egitera zoazenean, edo erabili altzairu herdoilgaitzezko edo beirazko ontziak, autoan edo bulegoan ura edateko, plastikozkorik kontsumitu beharrik ez izateko. Gogoratu txorrotako ura edateko egokia dela eta, gainera, udalerri gehienetan, kalitatezkoa dela. Plastikoa murrizteaz gain, gogoratu bereizi egin behar duzula. Bilatu hondakinak birziklatzeko sistema eroso bat, paperak, kartelak, plastikoak, ontziak, beira, zabor organikoa eta hondakinak (pilak, olio erabilia, etab.) euren edukiontzietara botatzeko.
Gure etxeak leku iraunkor bihurtzea norberaren eta gizarte osoaren onerako da. Gure borondatea eta beste hainbat keinu txiki (eskailerak erabiltzea; eta lanera oinez, bizikletaz edo garraio publikoaz joatea, ibilgailu pribatua erabili gabe) konbinatzen baditugu, gure etorkizunaren kolorea pixkanaka aldatuko da beltzetik berdera. Parte hartu nahi duzu?


Zein da zure erreakzioa?