
Etxepare Institutuak eta LABORAL Kutxak euskarazko lanen urteko itzulpen onenaren sarirako deialdia egin dute hirugarren aldiz
2017-06-05
Etxepare Institutuak eta LABORAL Kutxak euskarazko lanen urteko itzulpen onenaren sarirako deialdia egin dute hirugarren aldiz
Jatorriz euskaraz idatzitako lan baten itzulpen onenarentzako saria; Etxepare Institutuak eta LABORAL Kutxak ematen dute.
Hiztun-komunitate bakoitzean sortzen den jakintza eskura izan eta oztoporik gabe komunikatu ahal izateko. Hizkuntza gutxituen kasuan, euskararenean kasu, are handiagoa da egin beharreko ahalegina. Horregatik, LABORAL Kutxak berriro jardungo du euskara eta euskal kultura munduan zabaltzeaz arduratzen den Etxepare Institutuarekin lankidetzan, iazko itzulpenik onena saritzeko. Izan ere, konpromiso argia dugu hizkuntza-eskubideekin; horri esker, Urrezko Bikain ziurtagiria eskuratu duen lehen finantza-entitatea da Laboral Kutxa, eta gure jardun osoan da nabarmena konpromiso hori, teknologiara hurbiltzeko egiten dugun ahaleginean eta era guztietako gertaeren babesletzan (jaialdiak, argitalpenak, etab.), esaterako.
Euskarazko lanen urteko itzulpen onenaren saria Etxepare Institutuaren eta LABORAL Kutxa-ren eskutik
Sariaren ezaugarriak
Jatorriz euskaraz argitaratutako lan bat munduko edozein hizkuntzatara itzultzea. Horixe da Etxeparek eta LABORAL Kutxak hirugarren urtez jarraian sarituko dutena. Egilearentzako 2.000 euroko saria, eta beste 2.000 eurokoa argitaletxearentzat. Gainera, 2.000 euro gehiago egongo dira bidaia-gastuetarako, baldin eta irabazleak saria jasotzera etortzerik nahi badu; irailaren 30ean emango da saria, Itzulpengintzaren Mundu Egunean.Dagoeneko irekita dago epea, ekainaren 30era arte, eta Etxepare Institutuaren webgunean kontsulta daitezke oinarriak.
Galegoa eta japoniera, saritutako aurreko hizkuntzak
Poema-liburua eta eleberria; orain arte saritutako lanak oso bestelako generoetakoak izan dira. Lehenengo urtean, Tempo de Silencio saritu zuten, Joseba Sarrionandiaren poemak galegora itzulita; Kalandraka argitaletxeak argitaratu eta Isaac Xubin itzultzaile eta idazleak egindako lana.Iaz urrutixeago joan zen saria, Japoniaraino, hain zuzen ere. Hakusuisha argitaletxeak eta Nami Kaleko itzultzaileak jaso zuten saria, Kirmen Uriberen Mussche eleberriaren japonierarako itzulpenagatik.
Zein izango ote da aurtengo irabazlea? Datozen hilabeteotan jakingo dugu. Oraingoz, eta esan bezala, irekita dago izena emateko epea. Gure eta Etxepare Institutuaren (Twitter eta Facebook) sare sozialetan aurkituko dituzue gainerako berriak.
Zein da zure erreakzioa?