Euskadiko Kutxa EMV txipdun txartelak hasiko da erabiltzen ohiko txartelen ordez
2010-06-21
Euskadiko Kutxa EMV txipdun txartelak hasiko da erabiltzen ohiko txartelen ordez
Ekainean, Euskadiko Kutxak bankuko txartelak ordezkatzeko kanpaina bati ekin dio. Ohiko txartelak –hots, banda magnetikodunak– ordezkatu nahi ditu Euskadiko kutxak. Haien ordez, bandaz gain EMV teknologiako txipa duten txartelak hasiko da bezeroen eskura jartzen. Azkenean, txartel berri horiek erabiliko dira banda magnetikodun txartelen ordez.
Alde onak
Txipdun txartelek, banda magnetikoa soilik dutenen aldean, honako ezaugarri hauek dituzte: segurtasuna, azkartasuna, osotasuna eta malgutasuna.
Txipa duten txartelak zailagoak dira kopiatzen, eta beraz, seguruagoak dira. PIN batez funtzionatzen dute; hau da, txartelaren titularrari dagokion identifikazio-zenbaki batez. Horri esker, txartela lapurtzen badigute edo galtzen badugu, hirugarrenek nekez erabiliko dute.
EMV teknologiari esker, transakzioak azkarrago egiten dira. Besteak beste, ez dugu ordainagiria sinatu eta egiaztatu beharrik; nahikoa da gure gakoa txartel-terminal batean sartzea. Gainera, munduko edozein lekutan ordain ditzakegu gure erosketak, txipdun Visa txartelak estandar globaletan baitaude oinarrituta. Eta horrez gain, etorkizunean, txipdun txartelek ordaintzeko aukera ugari emango dute.
Gaur egun, saltokietako terminal guztiek eta kutxazain guztiek banda magnetikodun txartelak zein txipdunak onartzen dituzte. Datuak behin irakurrita, txartelaren ezaugarriak atzematen dituzte, eta badakite eragiketa bandaren edo txiparen bidez tratatu behar duten.
EMV txartelen ezarpen-maila Europan
Bi teknologia horiek uztartzen dituzten txartelak mundu osoan eta testuinguru guztietan (saltokiak, kutxazainak, etab.) erabil daitezke. Hortaz, goazen lekura goazela, ez dugu kezkatu beharrik izango: txartela erabili ahal izango dugu.
Alabaina, Europako herrialde batzuetan –hala nola, Frantzian, Erresuma Batuan eta Alemanian–, EMV teknologiako txartelen erabilera-maila oso handia da, eta beraz, zenbait saltokitako terminalek txipdun txartelak baino ez dituzte onartzen. Hori dela eta, gure bezeroetako batzuek arazoak izan dituzte zenbait herrialdetan, eta beraz, txartelak ordezkatzeko kanpainari ekitea erabaki dugu.
Espainian, EMV txipera egokitzeko prozesuak bi fase ditu: lehenengo eta behin, kutxazainak eta saltokietako terminalak aldatu egin dira (autobideetan eta parkingetako terminaletan, berriz, ez da oraindik egin), eta bigarrenik, txartelak aldatzeko fasean gara, bete-betean.
Zein da zure erreakzioa?