
Euskadiko Kutxa Ipar Kutxaren Bezeroaren Klubaren abantaila eta deskontu berezi berriak
2013-02-19
Euskadiko Kutxa Ipar Kutxaren Bezeroaren Klubaren abantaila eta deskontu berezi berriak
Euskadiko Kutxa Ipar Kutxa Bezeroaren Klub berria hemen da dagoeneko! Kluba berritu eta hobetu egin dugu, eta aurrekoak baino abantaila eta deskontu berezi gehiago eskaintzen dizkie CLNeten erabiltzaile diren gure bezeroei.
www.cajalaboraliparkutxaclubcliente.com webean ehunka abantaila eta deskontu dituzu zain, aisialdian, teknologian, etxean, modan eta edertasunean.
Sustapen motak
Kategoria bakoitzean (jatetxeak, lurrin-dendak eta kosmetika, familia eta etxea…) hainbat eratako sustapenak aurkituko dituzu:- Kupoia: denda fisikoetan erosketak egiteko eskaintzak dira. Kupoia inprimatu eta erosketa egiterakoan entregatu baino ez duzu egin behar.
- Oline-deskontuak: sistemak produktuaren online-dendara birbideratuko zaitu. Kasu batzuetan sustapen-kodea, eskaintza aukeratzean emango dizuguna, sartu beharko duzu.
- VIP kontua: produktuaren edo zerbitzuaren % 100 ordainduko duzu. Baina deskontuaren zenbatekoa Bezeroaren Klubaren kontu pertsonalean metatuko da eta 20 € metatutakoan zenbateko hori zure banku-kontura intsuldatu ahal izango duzu.
Noizbait Bezeroaren Klubaren abantailak aprobetxatu badituzu, erosketari amaiera emateko produktuaren/zerbitzuaren orrialdera helduko zara. Zure aurreneko erosketa bada, Bezeroaren Klubean alta emateko formulario bat azalduko zaizu.
Ongietorri-zozketa
Gainera, klubaren berritzea ospatzeko, 10 ongietorri-sorta zozkatuko ditugu, martxoaren 5a baino lehen Bezeroaren Klubean alta ematen duten erabiltzaile berrien artean. Sortak honako hauek ditu barne:- IF lurrin-dendetan gastatzeko 50 €-ko txeke oparia
- C&A dendetan gastatzeko 60 €-ko txeke oparia
- 32 piezaz osaturiko haur-jantzien saskitxoa
Zein da zure erreakzioa?