
Euskadiko Kutxak FITCH agentziaren A+ ratinga lortu du
2009-02-12
Euskadiko Kutxak FITCH agentziaren A+ ratinga lortu du
FITCH ebaluazio agentziak A+ rantinga eman dio Euskadiko Kutxari. Hau da, FITCH agentziaren ebaluazioaren arabera, interesak eta printzipala ordaintzeko ahalmen handia du Euskadiko Kutxak.
FITCH Agentziak enpresak alderatu eta sailkatu egiten ditu, bakoitzaren bermea eta kaudimena kontuan hartuta. Zehazki, jaulkitzaile baten ahalmenari eta egoerari buruzko iritzia adierazten du. Inbertitzaileek saldu edo erosi beharreko errenta finkoko tituluen kreditu-arriskua zenbatesteko erabiltzen dute ratinga.
Zein da zure erreakzioa?