Mailegu bat eskatu aurretik kontuan izan beharreko alderdiak

Mailegu bat eskatu aurretik kontuan izan beharreko alderdiak

3 min.

Mailegu bat eskatu aurretik kontuan izan beharreko alderdiak

Mailegu bat eskatzea ez da arinkeriaz hartu beharreko erabaki bat. Horregatik, hori egin aurretik alderdi batzuk kontuan izatea komeni da. Bestela, kaltegarria izan daiteke eskatzailearentzat, eta ez onuragarria. Mailegu bat eskatu aurretik zein faktore baloratu behar diren azalduko dizugu.Segurtasunik eza eta premia egoten dira ohiko galderekin lotuta: Zenbateko mailegua eska dezaket? Zenbat denbora beharko dut itzultzeko? Eta abar. Horregatik, mailegu bat eskatu aurretik, aukera eta alternatiba guztiak aztertu behar dira, eta eragiketa horretatik eratorritako baldintza eta lotura guztiak ulertu.Artikulu honetan, baloratu beharreko alderdi nagusiak aurkituko dituzu. Horiek ondo ulertzea komeni da, zer eskatzen ari garen jakiteko eta zer konpromiso hartzen ari garen ulertzeko. Argitu zalantza guztiak!

Zer izan behar dugu kontuan mailegu bat eskatu aurretik?

Bizitzan hartzen ditugun beste erabaki askorekin bezala, lehenik eta behin oso interesgarria da egoera, baldintzak, aukerak eta abar aztertzea. Mailegu bat eskatzeko orduan, 7 alderdi hauek gogoan izatea planteatzen dizugu:

Alderatu eskaintzak

Lehenik eta behin, eta mailegurik arruntenarekin gertatzen den moduan, hipoteketan aukera desberdinak alderatu behar dira. Eskaintza askotarikoa da; aukera asko daude, baina beharbada ez zaizkizu denak interesatuko. Horregatik, informazioa eskatu eta baldintzarik onenak zein bankuk eskaintzen dizkizun ikusi behar duzu.

Aztertu interes-tasa

Interes-tasa da mailegu bat eskatu aurretik ezagutu behar den gauza garrantzitsuenetako bat. Interes-tasa diruaren prezioa da, hau da, denboraldi jakin batean diru-kantitate bat erabiltzeko ordaindu behar den prezioa. Haren balioak ordaindu behar den interesaren ehunekoa adierazten du, eragiketa finantzario batean diru-kantitate jakin bat erabiltzearen truke.Gainera, ondo ezagutu behar da interes finko baten eta interes-tasa aldakor baten arteko desberdintasuna, hau da, zorra guztiz kitatu arte beti kantitate berdina ordaintzea edo adierazlearen arabera ordaintzea.Horrez gain, ez ahaztu Urteko Tasa Baliokideaz, beste baldintza batzuek ere garestitu egin baitezakete zure mailegua. UTBak maileguaren kostu osoa hartzen du barne, baita komisioak, interesak eta gastuak ere.

Kuota

Ez nahastu kuota baxua eta kuota merkea. Pertsona bakoitzaren egoera finantzarioaren arabera, erabaki bat hartu behar da: denbora-tarte laburragoan kuota handiagoa ordaintzea edo denbora-tarte luzeagoan kuota txikiagoa ordaintzea. Izan kontuan, zenbateko txiki batekin, interes gehiago ordaintzen direla, eta hori garestiagoa da epe luzera.

Epea

Ziurtatu epea ere komenigarria dela. Epe motzak aukeratzea da onena, baina beti ez gara gai izaten mailegua denbora-tarte txiki batean ordaintzeko. Horixe da hipotekekin gertatzen dena; horietan 30 urtekoa izaten da epea. Mailegu pertsonalak, berriz, 5 urtekoak izaten dira. Horrenbestez, epea mailegatutako zenbatekoaren araberakoa izaten da. Erabakitzen duzuna erabakitzen duzula, ez atzeratu ordainketak egiterakoan eta kitatu lehenbailehen, mailegua lehenago amortizatuko baituzu eta, horrela, ekonomikoagoa izango baita.

Mailegu motak

Diruari emango diogun erabileraren arabera aukeratu behar dugu mailegua; ez dira gauza bera autoa erosteko maileguak edo gailu elektroniko bat erostekoak, esaterako. Ezagutu mailegu mota guztiak eta erabaki zein egokitzen den gehien zure premietara. Hona hemen arruntenetako batzuk. Lagungarriak izango zaizkizu:

 

 

Letra txikia 

Komisioak, loturak, klausulak… Oso garrantzitsua da letra txiki guztia irakurtzea eta maileguaren kontzeptu eta ondorio guztiak garbi izatea, gero ezustekorik ez izateko.

Maileguari aurre egiteko gai izango garen garbi izatea

Azkenik, mailegu bat eskatu aurretik, hari aurre egiteko gai izango zaren eta hura benetan behar duzun ala ez galdetu behar diozu zure buruari. Eta ez ahaztu ez dela komeni behar duzuna baino diru gehiago eskatzea.

 


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Maileguak Kreditu lerroak