Senide bat hiltzen denean egin behar dituzun gestioak

Senide bat hiltzen denean egin behar dituzun gestioak

4 min.

Senide bat hiltzen denean egin behar dituzun gestioak

Maite duzun pertsona baten heriotza oso mingarria eta konponezina da, eta inoiz ez gaude horretarako prest. Hainbat izapide egin behar ditugu, gainera, eta horrek are gehiago korapilatzen du dolua. Maite duzun pertsona baten heriotzarekin lotutako mina ahalik eta gehien arintzeko, LABORAL Kutxan oso interesgarriak izango zaizkizun zenbait jarraibide eskaini nahi dizkizugu.

Gizarte-segurantzako kotizazioa

  • Gizarte Segurantza. Heriotzaren kasuan, Gizarte Segurantzak gutxienez bi urteko kotizazioa eskatzen digu haren prestazio gehienak eskuratu ahal izateko, besteak beste, alarguntasunari dagokiona. Pertsona gehienek ondo gogora dezakete zenbat denbora daramaten lanean eta, beraz, kotizatzen, baina, askotan, lan-bizitzari buruzko txosten bat eskatzea gomendatzen da. Izan ere, bertan argi eta garbi adierazten dira gure bizitzan zehar izan ditugun lanak eta kotizazio-denbora zehatza, gero prestazio bat jaso ahal izateko. Txosten hori lortzeko, urrats sinple batzuk bakarrik egin behar dituzu:

Nola lortu lan-bizitza online?

  1. Sartu Gizarte Segurantzaren webguneko egoitza elektronikoan.
  2. Hautatu «Lan-bizitzaren txostena».
  3. Sakatu «SMS bidez» aukera, eta sartu zure telefono mugikorraren zenbakia, NAN/AIZ eta jaiotze-data.
  4. Sistemak zure datuak egiaztatu ondoren, kode bat bidaliko dizu SMS batean; kode hori webgunean sartzean, zure lan-bizitza lortu ahal izango duzu.

Bizitza asegururik duen jakin, nola?

  • Bizi-aseguruen erregistroa. Gehienetan, bikote edo senar-emazteek bizi-aseguru bakar bat egiten dute, baina, batzuetan, pertsona batek hainbat aseguru egiten ditu onuradun batekin baino gehiagorekin. Hildako pertsona batek zer bizi-aseguru dituen zehatz-mehatz jakiteko, Justizia Ministerioak Erregistro bat dauka eta, haren bidez, ziurtagiri bat lor dezakegu. Ziurtagiri horretan, hil den pertsonak eta aseguru-entitateak sinatutako aseguruen kopurua agertzen da. Ziurtagiria lortu ahal izateko, 15 egun igaro behar dira heriotza gertatu denetik, eta gero, 790 eskabide-orria bete behar da; horrekin batera, eskaera-egilearen eta hil den pertsonaren NANak aurkeztu behar dira, baita heriotza-ziurtagiria eta dagokion tasa ordaindu izanaren frogagiria ere.
  • Kontsulta honetan, zuzenean kontratatu dituzun bizi-aseguruei buruzko informazioa lortuko duzu, bai eta finantza-produktu batzuetan (maileguak, unit-linked edo kreditu-txartelak) sartzen diren eta agian hain kontrolatuta ez ditugun bizitza-estaldurei buruzkoa ere, post honetan azaldu dugun bezala.

Testamenturik utzi duen jakin, Pertsonala? Bizi-Testamentua?

  • Testamentu pertsonala eta bizi-testamentua. Testamentu pertsonala notarioaren aurrean egiteak segurtasun juridikoa ematen du, eta hil den pertsonak bere ondasunei dagokienez zituen nahiak betetzen direla bermatzen du. Legeriak ondasun-banaketa ezartzen du, irizpide honetan oinarrituta: herentziaren herena, legitimoa, ondorengoen artean banatzen da nahitaez eta berdintasunez; hobekuntzako herenak seme-alaba bati edo gehiagori edo haien ondorengoei on egitea ahalbidetzen du, eta xedapen askeko herena nahi den pertsonari edo erakundeari eman dakioke. Zure asmoa banaketa generiko hori modu batera edo bestera aldatzea bada, testamentu bat egin behar duzu notario aurrean, hori jasota uzteko eta, beraz, hobekuntzako eta xedapen askeko herenak aldatu ahal izateko.
Baina gure ondasunekin zer gertatuko den erabaki nahi izateaz gain, gero eta gehiagok erabaki nahi dugu, bizi garen eta kontziente garen bitartean, lesio edo gaixotasun batek erabakiak hartzea eragozten badigu gure osasunaren zaintzarekin eta tratamenduarekin zer egin, baita gure gorputzarekin eta organoekin ere. Horretarako, gure Bizi Testamentua egin dezakegu; Norbere Borondateen Ziurtagiria, Aurretiazko Jarraibideen Dokumentua edo Aurretiazko Borondateen Agiria ere deitzen zaio, autonomia-erkidego bakoitzaren arabera.

Erabakitzeko eta zure borondatea adierazteko gaitasuna modu itzulezinean galtzen duzunean sartzen da indarrean. Ezin duzu iritziz aldatu, horretarako gaitasuna ere galdu egiten duzulako. Horregatik, bizi-testamentua aldez aurretik egiten da.

Nola jakin testatementurik utzi den?

Azken Nahietako Egintzen Ziurtagiria: pertsona batek testamentua egin duen ala ez eta zein notarioren aurrean egin duen egiaztatzen duen agiria da. Horrela, oinordekoek azken testamentua baimendu duen notarioarengana jo eta testamentuaren kopia (baimendua) eskura dezakete. Dokumentu hori behar-beharrezkoa da edozein oinordetza-egintza egiteko. Justizia Ministerioak ematen du, eta online eska daiteke, 790 eskabide-orriaren bidez. Hil den pertsonak hainbat testamentu egin baditu, egin duen azkena izango da indarrean dagoena eta lege-balioa duena.

Eta Bizi-Tetamentuari dagokionez, gainera, administrazioan erregistratu baduzu, artatzen zaituen mediku-taldeak bakarrik ikus dezake, sistema informatiko baten bidez, eta, aldez aurretik kontsultatu beharko badute ere, ahal denean haiei azaltzea gomendatzen da. Baina zure bizi-testamentua notario-dokumentu edo dokumentu pribatu batean erregistratuta ez badago, artatzen zaituzten osasun-langileei erakutsi beharko diezu, zuk edo, hala badagokio, zurekin dauden senitartekoek. Hori dela eta, komeni ingurukoei bizi-testamentua egin dugula jakinaraztea eta haien eskura uztea, erregistratzen ez bada, hura erakutsi ahal izan dezaten.

LABORAL Kutxan testamentu- eta oinordetza-prozesurako laguntza juridiko pertsonalizatuko zerbitzuak sartzen ditugu, Bizitza Optimoa, Bizitza Emakumea eta Relax aseguruetan eta Oinarrizko Ehorzketa Aseguruan. Gehiago nola lagun zaitzakegun jakin nahi baduzu, kontsulta iezaguzu, zuzenean zure Aseguru Espezialistari, LABORAL Kutxaren partikularrentzako aseguruen webgunetik edo aseguruen arretarako telefono zenbakiaren bitartez: 9 46 46 88 88.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Online bankua Maileguak