Euskadiko Kutxaren eta Ipar Kutxaren arteko integrazioa: zuen zalantzak argitzen ditugu

Euskadiko Kutxaren eta Ipar Kutxaren arteko integrazioa: zuen zalantzak argitzen ditugu

3 min.

Euskadiko Kutxaren eta Ipar Kutxaren arteko integrazioa: zuen zalantzak argitzen ditugu

Dakizuenez, Euskadiko Kutxa eta Ipar Kutxa 2012ko azaroan burutuko den integrazio-proiektu batean daude sartuta. Hortik aurrera, legalki entitate bakarra osatuko dugu. Funtzionamenduari dagokionez, gutxika aldaketa batzuk sartzen jarraitzen dugu.

Dagoeneko igarriko zenituzten aldaketok, hala nola entitate bien arteko transferentziak doan direla eta Euskadiko Kutxaren eta Ipar Kutxaren 700 kutxazain automatiko baino gehiagotan kreditu-kooperatiba bien txartelak erabili daitezkeela komisiorik ordaindu gabe.

Gainera, integrazioak aurrera egin ahala, beste onura batzuk ere igarriko dituzue.

Bezeroentzako aldaketa positibo horiek gorabehera, badakigu integrazio-prozesu horrek zalantzak sor ditzakeela. Horiek blog honetan argituz joango gara. Post honekin hasiko gara, baina zuen galderak respuestas@cajalaboral.es eta experienciadelcliente@iparkutxa.com helbideetara bidal ditzakezue, argitzeko jasotzen ditugun zalantzen erantzunak argitaratzen jarraituko baitugu.

Euskadiko Kutxak eta Ipar Kutxak bat egiten dutenean zerbait egin behar al dut nire kontu eta txartelekin?

Ez, bezerook ez duzue ezer egin behar. Zuen kontu eta txartelak erabiltzen jarrai dezakezue, inolako aldaketarik egin gabe.

Integrazioaren lehen fasean, kontu-zenbakiak ez dira aldatuko: Euskadiko Kuxakoak 3035 zenbakiarekin hasiko dira eta Ipar Kutxakoak 3084 zenbakiarekin. 2013ko azarotik aurrera, denak 3035 zenbakiarekin hasiko dira. Aldaketa hori era automatikoa egingo da.

Kontrataturik ditudan produktuen baldintzak aldatu egingo dira?

Ez. Entitate bietariko batean kontratatuta dituzuen produktuek aurretik zituzten baldintza berak izaten jarraituko dituzte.

Zer sukurtsaletan egin ahal izango ditut eragiketak?

Integrazioaren aurretik kontrataturiko produktuen (esaterako, hipoteken, txartelen, fondoen…) inguruko edozein gai jorratzeko, horiek kontratatu zenituen sukurtsalera joatea gomendatzen dugu.

Produktu edo zerbitzu berri bat kontratatu edo aktibatu nahi baduzue, nahi duzuen sukurtsala aukera dezakezue.

Orain arte bezala online banka erabiltzen jarrai dezaket?

Bai, baina dagoeneko online bankaren integrazioan lanean gabiltza. 2013ko azaroa arte, online bankako bi sistemei (CLNet eta IKnet) eutsiko diegu.

Banka elektronikoko zerbitzu berria heldu bitartean, Ipar Kutxakoak ziren bezeroek IKnet erabiltzen jarraitu beharko dute eta Euskadiko Kutxakoek CLNet.

Bateren bat entitate bietako bezeroa bada, orain arte bezala jarduten jarraitu beharko du: Ipar Kutxako produktuak ikusteko IKneten eta Euskadiko Kutxakoak ikusteko CLNeten sartuta.

Eta 2012ko azaroa eta 2013ko azaroa bitartean entitate berriko produktu bat kontratatzen badut, zer online bankutan ikusiko dut islatuta?

Euskadiko Kutxaren sukurtsal baten bitartez kontratatuz gero CLNeten sartu beharko duzue, eta Ipar Kutxaren sukurtsal baten bitartez kontratatuz gero IKneten.

Espero dugu dituzuen zalantzetariko batzuk argitu izana. Integrazioarekin loturiko beste edozein zalantza argitu nahi baduzue, bidali galderak respuestas@cajalaboral.es  edo experienciadelcliente@iparkutxa.com helbideetara. Erantzunak blog honetan argitaratuko ditugu, integrazio-prozesua ahalik eta positiboena izan dadin guztiontzat.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Online bankua