Euskalgym 2017 galarako sarrera bikoitzak zozkatuko ditugu

Euskalgym 2017 galarako sarrera bikoitzak zozkatuko ditugu

1 min.

Euskalgym 2017 galarako sarrera bikoitzak zozkatuko ditugu

Yurdana Zabaleta Navarro eta Rosa Abad izan dira irabazleak. Zorionak!

Gogoko al duzu gimnastika artistikoa? Bada, orduan, badakizu Euskalgym galdu ezin duzun urteko ekitaldi horietako bat dela, urtero-urtero ikuskizun zoragarria eskaintzen duelako. LABORAL Kutxa babesleetako bat da, eta jakin badakigunez sarrerarik onenak agortu egin direla, lau eserleku erreserbatu ditugu, hau da, bi sarrera bikoitz.

Lortu nahi badituzu, idatzi zure datuak inprimakian eta zozketan parte hartuko duzu. Bi irabazleen izenak hemen ezagutaraziko ditugu eta, jakina, haiekin harremanetan jarriko gara.

Azaroaren 18an eta 19an Gasteizko Buesa Arenara joan ahal izango dira ikuskizun paregabea ikustera. Bertan, munduko gimnastarik onenak bildu eta duten onena emango dute. Gimnastikari eskainitako omenaldia da, gimnastika artistikoa maite duten pertsona guztiek gozatzeko asmatua.

Euskalgymen arteak eta kirolak bat egingo dute, gimnastikaren gala handiaren ikuskizun paregabea eskaintzeko. Ahobizarra kentzeko, ekitaldiaren berritasun guztiak jarraitu ahal izango dituzu Twiterren, Instagramen eta Facebooken.

Zain gaituzu!


Zein da zure erreakzioa?