Eusko Bike Challenge erabateko BTT maratoian parte hartzeko 8 plaza zozkatuko ditugu

Eusko Bike Challenge erabateko BTT maratoian parte hartzeko 8 plaza zozkatuko ditugu

1 min.

Eusko Bike Challenge erabateko BTT maratoian parte hartzeko 8 plaza zozkatuko ditugu

Ekainaren 9an izango da eta doan parte hartzeko aukera duzu. Eusko Bike Challenge probak 7. edizioa egingo du eta zu bakarrik falta zara. Kirol-erronka horretan parte hartu nahi al duzu? Arabako Mendialdeko eskualdean ibiliko gara bizikleta gainean, eta Izki mendizerra zeharkatuko dugu. Oso erraz lor dezakezu.

Utziguzu zure datuak inprimakian eta hartu parte libre dauden 8 plazetako baten zozketan. Irabazleetako bat bazara, zure izena blogean argitaratuko dugu, zurekin harremanetan jarriko gara eta zure tokia izango duzu lasterketako parte hartzaileen artean. Guztira lau plaza zozkatuko ditugu 4.0 kategorian parte hartzeko eta beste lau 2.0 kategorietarako. Bi kasuetan, emakumeek eta gizonek bina plaza izango dituzte.

Erronka aparta

Eusko Bike Challenge, gaur egun Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan egiten den BTT maratoirik gogorrena da. 115 kilometroko luzera du eta 3.810 metroko desnibel metatua; 85 kilometro mendi-bideak dira. Arabako Mendialdeko eskualdean zehar, ibilbideak Izkiko Parke Naturala zeharkatzen du, kirol horretarako gunerik aproposenetako bat. Aurreko edizioetan, partaideek hamar ordu inguru behar izan dituzte ibilbide luzea (4.0) egiteko.

Lasterketari buruzko informazio guztia eskura duzu blogean, Twitterren eta Facebooken. LABORAL Kutxaren sare sozialetan ere emango ditugu berri guztiak, lasterketaren babeslea baita, oinarrizko kirolari eskaintzen dion laguntzaren ildotik. Ekainaren 9an ikusiko dugu elkar!


Zein da zure erreakzioa?