Ezagutu 2011ko erreforma fiskalaren oinarri nagusiak

Ezagutu 2011ko erreforma fiskalaren oinarri nagusiak

4 min.

Ezagutu 2011ko erreforma fiskalaren oinarri nagusiak

2011. urtearen amaieran abiatutako erreforma fiskala oso eztabaidatua izan den arren, zalantza ugari sortu ditu herritarren artean. Duda horiek argitze aldera,  laburbilduta azalduko ditugu zerga-erreformaren alderdi garrantzitsuenak. Abenduaren 30eko 20/2011 Errege Lege Dekretua, defizit publikoa zuzentzeko aurrekontu-, zerga- eta finantza-arloko premiazko neurriei buruzkoa onartzearekin batera jarri du erreforma abian Estatuak. Aipatutako legea 2011ko abenduaren 31ko BOEn argitaratu zen.

Erreforman jasotzen diren neurriak behin behinekoak dira, kasu bakoitzean adierazten denez, eta Estatu osoan jarriko dira indarrean, foru-lurraldeetan izan ezik. Azken horietan aplikatuko diren neurriak beste post batzuetan aurkituko dituzue (2011ko erreforma fiskala Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan eta 2011ko erreforma fiskala Nafarroan). Aplikazio-eremuari dagokionez, bi salbuespen daude:

  • BEZaren erreforma erabat aplikagarria da Estatu osoan.
  • Kapital higigarriaren etekinen gaineko atxikipen-tasa berria Estatu osoan dago indarrean, Nafarroan izan ezik.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga

(Ondoren aipatuko ditugun terminoetako batzuk hobeto ulertzeko, Errenta Aitorpenaren kontzeptu orokorrak irakur ditzakezue, blogeko finantza-gida praktikoan).

PFEZ zergan izan den aldaketa nagusiari helduz, karga osagarria erantsi zaio Estatuko kuota osoari, eta igo egin da likidazio-oinarriari aplikatzen zaion tasa. Igoera horiek 2012 eta 2013 ekitaldietan egongo dira indarrean, eta zergadunaren likidazio-oinarriaren araberakoak izango dira:

Likidazio-oinarri orokorraEstatuko kuota osoaren igoeraTasaren igoera
0 eta 17.707,20 euro bitartean

0 euro

% 0,75

17.707,21 eta 33.007,20 euro bitartean

132,80 euro

% 2,00

33.007,21 eta 53.407,20 euro bitartean

438,80 euro

% 3,00

53.407,21 eta 120.000,20 euro bitartean

1.050,80 euro

% 4,00

120.000,21 eta 175.000,20 euro bitartean

3.714,52 euro

% 5,00

175.000,21 eta 300.000,20 euro bitartean

6.464,52 euro

% 6,00

300.000,21 eurotik gora

13.964,52 euro

% 7,00

Adibideak:

  • 20.000 €ko likidazio-oinarria duen zergadunak  132,8 € gehiago ordaindu beharko du kuota osoan, eta % 2 gehiago 20.000 €ren eta tartearen beheko oinarriaren (17.707,20 €) arteko aldeagatik. Beraz, 2011ko zergarekin alderatuta, gehikuntza honako hau izango da: 132.8 + ((20.000 - 17.707,20) * 0,02)= 132,8 + 45,85 = 178,65 € gehiago.
  • 60.000 €ko likidazio-oinarria duen zergadunak 1.050,80 € gehiago ordaindu beharko du kuota osoan, eta % 4 gehiago 60.000 €ren eta tartearen beheko oinarriaren (53.407,2 €) arteko aldeagatik. Beraz, 2011ko zergarekin alderatuta, gehikuntza honako hau izango da: 1050,8 + ((60.000 - 53.407,20) * 0,04)= 1050.8 + 263.71 = 1314.51 € gehiago.

Bestalde, 2012 eta 2013 ekitaldiekin jarraituz eta aurrezkiaren likidazio-oinarriari dagokionez, hasieran aurreikusitako % 19ko tasari karga gehigarria erantsiko zaio, honako taula honen arabera:

Aurrezkiaren likidazio-oinarriaEstatuko kuota osoaren igoeraAurrezkiaren likidazio-oinarriaren gainerakoaTasa aplikagarria

0 eta 6.000 euro bitartean

0 euro

6.000 euro arte

% 2

6.000,01 eta 24.000 euro bitartean

120 euro

18.000 euro arte

% 4

24.000,01 eurotik gora

840 euro

18.000 eurotik gora

% 6

Adibideak:

  • Zergadunak 5.000 €ko interesak kobratu baditu epe finkorako gordailu baten kontura, aurreko urteetan baino % 2 gehiago tributatu beharko du: lehen % 19ko karga-tasa zuen eta orain % 21ekoa.
  • Zergadunak 30.000 €ko interesak kobratu baditu, aurreko urtean baino 840 € gehiago ordainduko du kuota osoan, eta horri, 30.000 €ren eta tartearen beheko oinarriaren arteko aldearen % 6 gehituko zaio.Kasu horretan karga honako hau izango da: 840 + (30.000 - 24.000) x (0.06 + 0.19) = 840 + 360 = 1.200 €. 2011ko ekitaldian, berriz,  30.000 €ren % 19koa izan da.

Aurrezpen-errenten zerga-ordainketa areagotzearekin batera, gora egin du kapital higigarriaren etekinen gaineko atxikipen-tasak, atxikipenari lotutako ondare-irabaziei dagozkienak eta atxikipena duten bestelako errentenak: orain arte atxikipena % 19koa izan da, eta 2012 eta 2013 ekitaldietan % 21ekoa izango da. Lehen azaldu dugunez, igoera hori ez da Nafarroan aplikatuko, bertan % 19ko atxikipenari eutsiko baitzaio.

Elkarteen gaineko Zergan eta Egoiliar ez direnen Errentaren gaineko Zergan ere % 19tik % 21era igo da tasa.

Bestalde, ohiko etxebizitzan inbertitzeari dagokion kenkaria aldatu egin da atzeraeraginezko ondorearekin, eta beraz, 2011ko urtarrilaren 1etik da indarrean:

  • Zergadunaren ohiko etxebizitza erosteko edo konpontzeko erabilitako zenbatekoaren % 7,5eko kenkaria aplikatuko zaio Estatuko kuota likidoari, nahiz eta haren zerga-oinarria 24.107,20 €tik gorakoa izan (hori izan da kenkaria gauzatu ahal izateko orain arte finkatuta egon den  muga).
    • Autonomia Erkidego bakoitzaren esku dago etxebizitzan inbertitzeagatiko kenkaria areagotzea, eta kasu horretan bere gain hartuko du aldea.
  • Kenkariaren gehienezko oinarria 9.040 €koa da. (12.080 €koa desgaitasunak direla-eta etxea egokitzeko konponketa-lanen kasuan).

Balio Erantsiaren gaineko Zerga

2012ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte indarrean egongo den araudiaren arabera, % 4ko tasa super murriztuari eutsiko zaio etxebizitza-erabilera izan dezaketen erakinen edo horien zatien kasuan, garaje-plazak barne.

Beste zerga batzuk

Gainontzeko zergetan izan diren aldaketen artean azpimarragarria da Ondasun Higiezinen gaineko Zerga igo egin dela bizitegi-erabilera duten hiri-lurreko ondasun higiezinentzat. Onartutako igoera higiezinaren katastro-balioa finkatu zeneko dataren araberakoa izango da:

  • 2002 arte: % 10eko igoera
  • 2002 eta 2004 artean: % 6ko igoera
  • 2005 eta 2007 artean: % 0ko igoera (urte horietan higiezinen balioa handiagoa zen)
  • 2008 eta 2011 artean: % 4ko igoera
  • Gainera, igoeratik kanpo gelditu dira balio txikiena duten etxebizitzak (udalerri bakoitzean % 50), betiere haien balioa 2001. urtearen ondoren berraztertu bada.

Neurria 2012an eta 2013an aldi baterako izango da indarrean.

Elkarteen gaineko Zergaren kasuan, ordainketa zatikatuei dagokien ohiko arauketari eusten zaio, ez dago aldaketarik aurreko ekitaldiekin alderatuta. Era berean, 2011ko abenduaren 31n indargabe gelditzekoak ziren neurri batzuk luzatu egingo dira eta indarrean izango dira 2012ko ekitaldian ere, horien artean, mikroenpresetan lanpostuei eutsi edo berriak sortzeari dagokion karga-tasa murriztua.

Bukatzeko, gogora dezagun Ondarearen gaineko Zerga ez dela erreforman jaso, izan ere, zerga hori berrezartzea lehenago onartu baitzen, ohiko etxebizitzarentzat 300.000 €ko salbuespen partziala eta likidazio-oinarrian 700.000 €ko kenkaria finkatuta.

Adibidez:

Demagun zergadunak 500.000 €tan baloratutako etxea eta 1.000.000 €ko inbertsio-fondoa dituela. Etxebizitzari erreparatuta 300.000 €ko kenkaria duenez, ordaindu beharreko zerga kalkulatzeko  200.000 €ko aldea hartuko da kontuan.

Beraz, 200.000 € + 1.000.000 € batuketari dagokion zerga ordaindu beharko luke, hau da, 1.200.000 €ri dagokiona tributatuko luke.

Baina zenbateko horri likidazio-oinarriari dagokion 700.000 €ko kenkaria aplikatu behar zaio, eta horrenbestez, ordaindu beharreko zergaren azken emaitza kalkulatzeko 500.000 €ko zerga-oinarria hartuko da kontuan: 500.000 - 300.000 + 1.000.000 - 700.000= 500.000 €


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Autonomoentzako aholkularitza Finantza kudeaketa