Ezagutu... BGAEak (eguneratuta)
2015-11-23
Ezagutu... BGAEak (eguneratuta)
BGAEak (Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeak) aurrezki-produktuak dira, etorkizuneko pentsioak osatze aldera kapitala metatzea xede dutenak. Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan bizi diren herritarrentzako produktu esklusiboa dira. Horrela, pixkanaka aurrez dezakezu, aldian behin ekarpenak eginez eta, gainera, zerga-arintzeak izan ditzakezu. Pentsio-planen antzera funtzionatzen dute, baina berezitasun bat dute haien aldean: lehen ekarpenetik hamar urte igaro ostean dirua erreskatatzeko aukera ematen da, osorik edo zati bat, infografia honetan azaltzen dugu hori egiteko modua.Zertarako balio du BGAE batek?
- Erretiro-pentsioa osatzeko. Erretiratu ondoren erosahalmenari eutsi ahal izateko konponbidea da.
- Aurreztea betebehar izateko. Likidezia edo likidezia mugatua zeure burua aurreztera “behartzeko” modua da; izan ere, diru hori kasu jakin batzuetan bakarrik atera ahal izango duzu (erretiroa, langabezia…).
- Zerga-abantailak: Urteko ekarpenen bidez PFEZaren zerga-oinarria murrizteko aukera ematen duen finantza-tresna da.
- Malgutasuna: Zure esku dago ekarpenen zenbatekoa aldatzea edo ekarpenok etetea. Ekarpenen maiztasunaren arabera, honako hauek dira gutxieneko zenbatekoak:
- Hilero: 30 euro.
- Bi hiletik behin: 60 euro.
- Hiru hiletik behin: 90 euro.
- Sei hiletik behin: 150 euro.
- Urtero: 300 euro.Finkatutako gutxieneko mugatik gora, nahi duzun zenbatekoa ordain dezakezu, eta une jakin batzuetan aparteko ekarpenak egin ditzakezu. Beste aukera bat ekarpenik ez egitea izaten da.
- Mugikortasuna: Zure aurrezkiak BGAE batetik bestera intsulda ditzakezu, inongo kosturik gabe. Planen artean intsuldaketak egin ditzakezu, inongo zergarik ordaindu gabe. Nahi beste intsuldaketa egin ditzakezu. Intsuldaketa guztiak doakoak dira. Intsuldaketek ez dute urtean egindako ekarpenen izaerarik izango, zerga-eraginetarako. Hau da, ez dute zerga-oinarrian kenketarik egiten.
- Aniztasuna: Inbertitzeko hainbat aukera eskaintzen dituzten askotariko planak dituzu eskura, errenta aldakorra ehuneko handiagoan edo txikiagoan dutenak.
Baldintzak | Likidazio-oinarri orokorrean eragiten duten murrizketa |
Ekarpenaren gehieneko muga: | 5.000 € |
Desgaitasuna duten pertsonak: | 24.250 € |
Ezkontidearentzako ekarpenak:Ezkontideak ez badu zerga-oinarri orokorrean sartzeko moduko errentarik edo errentok 8.000 €-tik beherakoak badiraGehienezko ekarpen osagarria | 2.400 € |
- Erretiro-prestazioa.
- Iraupen luzeko langabezia-prestazioa.
- Gaixotasun larriagatiko prestazioa.
- Ezintasun iraunkor osoari, erabateko ezintasun iraunkorrari eta ezintasun handiari dagokien prestazioa.
- Heriotza-prestazioa.
- Lehen ekarpenetik hamar urte igaro ostean dirua erreskatatzeko aukera ematen da, osorik edo zati bat
Dirua hainbat eratan kobra dezakezu:
- Kapital modura: aurreztutako diru guztia edo zati bat ordainketa bakar batean aterata.
- Errenta modura: aldian behin prestazio jakin bat kobratuz; hilero, adibidez.
- Modu mistoan: errenten bidez eta kapitala eskuratuz, bietara kobratuta.
- Kapitala: Lehen aldiz kapitala ateratzean, 300.000 euroraino, murrizketa % 40koa izango da.
- Errenta: % 100 sartuko da zerga-oinarri orokorrean. Errenta gisa kobratuko duenak desgaitasuna badu, Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren hiru halakoren pareko salbuespena izango du gehienez.
- Mistoa: Kapital modura 300.000 euroraino kobratzeari bakarrik dagokio % 40ko murrizketa.
Zein da zure erreakzioa?