Ezagutu... Erreferentziadun gordailuak

Ezagutu... Erreferentziadun gordailuak

3 min.

Ezagutu... Erreferentziadun gordailuak

Erreferentziadun gordailuen errentagarritasun osoa edo zati bat estatuko zein nazioarteko indizeen, akzioen, dibisen edo erreferentziazko beste aktibo baten bilakaeraren araberakoa izaten da.

Erreferentziadun gordailuen zaugarri nagusiak

  • Kapitalaren bermea: Gordailu gehienek (ez guztiek) kapitalaren % 100 bermatzen dute. Beraz, inbertitzen duzun dirua bermatuta egoten da.
  • Errentagarritasuna: Hainbat eratako aktiboen araberakoa izan daiteke. Ezinezkoa da gordailuaren azken errentagarritasuna zein izango den aurretiaz jakitea, baina finantza-entitateek, oro har, marjina jakin batzuk finkatzen dituzte.
  • Epeak: Laburragoak zein luzeagoak izan daitezke, 1 eta 10 urte artekoak.
  • Harpidetzeko epe bakarra ezartzen da. Finkatutako datan bukatzen da, edo, bestela, hitzartutako guztizko kopurua harpidetzen denean.
  • Puede definirse una inversión mínima/máxima para poder contratar el depósito.
  • Zenbaitetan, gehieneko eta/edo gutxieneko kontratazio kopuruak finkatzen dira.

Erreferentzaidun gordailen fiskaltasuna:

Ohiko eperako ezarpenen zerga-tratamendu berbera dute.

Gure gordailuak emandako etekinei ondoko atxikipiena ezartzen zaie:

  • EAEn: % 20.
  • Nafarroan: % 18 lehen 6.000 euroentzat eta % 21 gainerakoentzat.
  • Beste probintzietan: % 19 lehen 6.000 euroentzat eta % 21 gainerakoentzat.
Finantza erakundeak etekinak gure kontuan sartzen dituenean %19 atxikitzen da (Nafarroan %18). Gainontzekoa -hala badagomio- errenta aitorpena egiterakoan.

Erreferentzaidun gordailen abantailak

Horrelako produktuak beste inbertsio batzuen osagarri izaten dira. Erreferentzaidun gordailuek aurrezkia dibertsifikatzeko aukera emateaz gain, ondoko abantailak esakintzen dizkizu:
  • Errentagarritasun erakargarriak lor daitezke (PKItik gorakoak eta/edo arriskurik gabeko aktiboenak baino handiagoak).
  • Errebalorizatzeko aukerak dituzten arriskudun aktiboen bilakaerari lotutako erreferentziadun inbertsioak egin daitezke.
  • Arriskuak eta galerak murrizteko aukera (oro har, kapitalaren % 100 bermatuta dagoenez, segurtasuna erabatekoa da, merkatuen gorabeherek ez baitute inolako eraginik).

Aholkuak

Edozein inbertsiotan bezala, erreferentziadun gordailua kontratatu aurretik, zure beharrekin, nahiekin eta inbertsio-epeekin bat datorren aztertzea  komeni izaten da.
  • Errentagarritasunaz gain, gordailuaren gainerako baldintzak ezagutzea eta produktuak nola funtzionatzen duen jakitea garrantzitsua da.
  • Bermearen nondik norakoak ezagutzea komeni da. Oro har, mugaegunean kapitalaren % 100 bermatu ohi da, baina litekeena da ez bermatzea, produktuaren arabera.
  • Azken errentagarritasuna nola kalkulatuko den jakin behar da. Adibidez, ez da gauza bera erreferentziazko indizearen batez besteko errentagarritasunak kontuan hartzea edo kopuru absolutuan, kontratazio- eta mugaeguneratze-dataren arteko epealdikoan, oinarritzea.
  • Garrantzitsua da errebalorizatzeko aukerak dituzten aktiboak hautatzea edo errentagarritasuna sorraraziko duen gertakaria benetan egokituko dela aurreikustea.
  • Gogoan izan azken errentagarritasuna ezin dela aurreikusi eta litekeena dela zero izatea.
  • Etekinak noiz eskuratuko diren jakin behar duzu. Beraz, lortu informazioa. Erreferentziadun gordailu batzuetan, etekinak mugaeguneratze-datan eskuratzen dira, baina, beste batzuetan, lehenago eskura daitezke.
  • Erreferentziadun gordailua egokia da zure aurrezkiak osatzeko eta dibertsifikatzeko. Zure aurrezkien % 100 erreferentziadun gordailu bakar batean ez inbertitzea gomendatzen dizugu.
  • Erreferentziadun gordailuaren epeak zure likidezia-beharrekin eta inbertsio-epeekin bat etorri behar du. Oro har, horrelako produktuak ezin izaten dira atera mugaeguneratze-dataren aurretik, eta, aukera hori eskaintzen dutenek ere zehapena ezartzen dute dirua behar baino lehenago erretiratzeagatik. Likidezia-aukerak eskaintzen dituzten eta, beraz, kapitala mugaeguneratze-dataren aurretik ateratzen uzten duten produktuetan, bestalde, kapitala eskuratzeko baldintzak eta likidezia-aukeraren xehetasunak ezagutzea komeni izaten da.
  • Autokitapen-aukera ere kontuan har daiteke. Hau da, erreferentziazko indizeak aurretiaz espero zen errentagarritasuna edo baldintza lortzen duenean, gordailua kitatu egiten da, automatikoki. Dena den, beharbada, zure inbertsioa ezingo duzu berreskuratu mugaeguneratze-data iritsi arte

Erreferentziadun gordailuak Euskadiko Kutxan

Euskadiko Kutxan, 5 Gordailu erreferentziaduna ari gara eskaintzen: Santander banketxearen eta Deustche Telekom, Total eta Eon konpainien akzioen bilakaeran oinarritzen da.

Urtero, 4 akzioen bilakaera aztertzen dugu, hasierako prezioarekiko. Errentagarritasunak honako hauek izan daitezke:

  1. Akzio guztien balioa hasierako balioaren % 100aren parekoa edo handiagoa baldin bada, % 10eko interes nominala ordainduko dugu eta gordailua aurretiaz, urte horretan bertan, kitatuko da.
  2. Akzio guztien balioa hasierako balioaren % 95aren parekoa edo handiagoa baldin bada, baina gutxienez akzioetako batek hasierako balioaren % 100 gainditzen ez badu, % 5eko interes nominala ordainduko dugu eta gordailuak indarrean jarraituko du.
  3. Akzioetako batek hasierako balioaren % 95 gainditzen ez badu, urteko errentagarritasuna = 0 izango da eta gordailuak indarrean jarraituko du.
Informazio gehiago lortu nahi baduzu, gure edozein sukurtsaletan eska dezakezu edo alderatzaile hauek erabil ditzakezu:


Zein da zure erreakzioa?