Ezagutu... Errenta Aitorpena: kontzeptu orokorrak

Ezagutu... Errenta Aitorpena: kontzeptu orokorrak

2 min.

Ezagutu... Errenta Aitorpena: kontzeptu orokorrak

Errenta Aitorpena egiteko data gertu da. Zure kontu egin dezakezu, edo Ogasun Sailaren bulegoetan, edo Euskadiko Kutxaren sukurtsaletan. Dena dela, zenbait kontzeptu argituko dizugu, eta irabazi-mota bakoitzari zer karga aplikatzen zaion azalduko.

PFEZa

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ) zerga pertsonala eta zuzenekoa da, eta zergadunak lortutako errenta guztiak zergapetzen ditu.

Zergapeko egitatea (zerga ordaintzeko betebeharra sortzen duena) zergadunak errenta lortzea da (alegia, dirua irabaztea):

  • Lan-etekinak.
  • Kapital-etekinak.
  • Jarduera ekonomikoen etekinak.
  • Ondarezko irabaziak eta galerak.
  • Legeak ezartzen dituen errenta-egozpenak (aurreko taldeetan sartu ez baina legez zergaduna zergak ordaintzera behar dezaketen irabaziak).

Zerga kalkulatzeko, lortutako errentak bi taldetakoak dira:

  • Errenta orokorra.
  • Aurreztearen errenta.

Zerga-oinarria

Errenta bezala, zerga-oinarria (aurreztea likidatzeko hartzen den oinarria) ere bi taldetakoa da:

  • Zerga-oinarri orokorra: zerga-oinarri orokorra kalkulatzeko hartzen diren irabazien arteko baturaren arabera, % 24tik % 43ra arteko karga aplikatzen da. Honako hauek batzen dira:
    • Lan-etekinak; adibidez, soldata.
    • Kapital higiezinaren etekinak; esaterako, lonja baten alokairua.
    • Jarduera ekonomikoen etekinak; adibidez, autonomo baten diru-sarrerak.
    • Kapital higigarriaren etekinak; hala nola, irudirako eskubideak edo jabetza intelektualaren eskubideak.
    • Errenta-egozpenak; esate baterako, zenbait kalte-ordain.
    • Aurreztearen zerga-oinarrian sartzen ez diren beste ondarezko irabazi eta galera batzuk; esaterako, sariak.
  • Aurreztearen zerga-oinarria: aurreztearen zerga-oinarria kalkulatzeko hartzen diren irabazien arteko baturaren arabera, % 19tik % 21era arteko karga aplikatzen da. Honako hauek batzen dira:
    • Zerga-oinarri orokorrean sartzen ez diren kapital-etekinak: dibidenduak, kontuen interesak...
    • Ondarezko elementuen eskualdaketaren ondoriozko irabaziak eta galerak; adibidez, etxe bat saltzean edo erostean izandako irabazia edo galera.

Likidazio-oinarria

Zerga-oinarriari legeak ezarritako murrizketak aplikatzearen ondorio da likidazio-oinarria. Murrizketak hauengatik aplikatzen dira: BGAE edo pentsio-planengatik, aitorpena batera egiteagatik, pentsio konpentsatzaileak ordaintzeagatik, etab.

Likidazio-oinarriari dagokion karga aplikatzen zaio, kasu bakoitzean dagozkion kenkariak (kenkari orokorra, jarduera ekonomikoak sustatzeko kenkariak, ohiko etxebizitza erosteagatiko kenkaria, kenkari pertsonalak, alokairuari dagokiona, sindikatuen kuotak...) zer kuota osori aplikatu jakiteko. Horri esker, kuota likidoa lortuko dugu.

Azkenik, kuota likidoari atxikipenak kenduko dizkiogu (alegia, Ogasunari urtean zehar ordaindu dioguna), eta gure aitorpenaren azken emaitza zein den jakingo dugu.

Hurrengo postean, zure errenta-aitorpenean eragina izan dezaketen zerga-berritasun nagusiak zein diren ikusiko dugu.


Zein da zure erreakzioa?