Ezagutu... Euskadiko Kutxaren ekokredituak

Ezagutu... Euskadiko Kutxaren ekokredituak

2 min.

Ezagutu... Euskadiko Kutxaren ekokredituak

Euskadiko Kutxak kreditu berdeen lerro berriak jarri ditu martxan, iraunkortasuna sustatzen duten produktuen eta zerbitzuen erosketa finantzatzeko: ekokredituak. Horien helburua kontsumo txikiko ibilgailuen eta etxetresnen erosketa sustatzea da, baita energia-eraginkortasuna handitzera bideraturiko etxe-berritzeak ere, interes-tasa murriztuen eta lehentasunezko prezioen bitartez.

Ibilgailu ekologikoak

Autoaren ekokreditua kreditu-lerroa honako ezaugarri hauetarikoren bat duen 3.500 kiloko baimendutako gehieneko masako ibilgailuak finantzatzera bideratuta dago:

  • Kilometroko gehienez 120 gramo CO2 isurtzea
  • Motor hibridoak
  • Ibilgailu elektrikoak
  • Erregai-pila
  • Euro 6 motorrak

Kreditu horien barruan, Euskadiko Kutxak 40 milioi euro ditu, leasing edo renting bidez, ibilgailuak finantzatzeko enpresentzat eta autonomoentzat.

Etxetresna eraginkorrak

Beren etxetresnak A maila energetikoko edo maila handiagoko beste batzuen ordez aldatu nahi dutenentzat da etxetresnen ekokreditu kreditu-lerroa.

Orokorrean, eguneroko bizitzan erabiltzen ditugun etxetresnak zentzuz erabiltzea da ahalik eta energia gehien aurrezteko modua, eta etxetresna eraginkorrek egiteko horretan laguntzen dute.

Etxeko berritze lanak

Energetikoki eraginkorra den etxebizitza ingurumena kontserbatzeko ekarpenik handienetariko bat da. Gainera, horri esker, horniduren fakturetan hilean diru ugari aurrez daiteke. Eraginkortasun energetikoko irizpideak kontuan izanda etxebizitzak berritzeko lanak ere kontuan hartzen ditu Euskadiko Kutxaren ekokredituak:

  • Eguzki-plakak jartzea
  • Kontsumo txikiko berogailu-sistemak
  • Leihoak isolatzea
  • Etxebizitzen berriztapen eraginkorra. Euskadiko Kutxa Mondragon Korporazioko (MCCko) enpresa batzuekin, hala nola Ulmarekin, LKSrekin, Ondoanekin eta Fagorrekin, ados jarri da, etxebizitzak erabat berrizteko zerbitzua jabe-elkarteen eskura jartzeko, eraginkortasun energetikoari eta inbertsio horren errentagarritasun ekonomikoari lehentasuna emanez, etxebizitzen hornidurak eguneratzeko. Zerbitzu horrek barne ditu:
    • Eraikinaren egoera orokorra diagnostikatzea
    • Proiektuak eta obrak egitea (igogailuak jartzea, fatxadak berritzea, berogailu-instalazioak hobetzea, etab.)
    • Egin beharreko inbertsioa finantzatzea
    • Dirulaguntzei buruzko informazioa eta horiek kudeatzea
    • Aholkularitza energetikoa eta berogailuan edo aire girotuan aurrezten dena kalkulatzea

Interes-tasak:

Ekokredituen helburu nagusia iraunkortasuna eta jarrera ekoeraginkorrak sustatzea da. Horregatik, Euskadiko Kuxak interes-tasa murriztuak eskaintzen ditu:

  • 30.000 €-rainoko kredituetan interes-tasa % 6,95 (autoetan eta etxebizitza berritzeetan) eta % 8 (etxetresnetan) bitartekoa da, erabileraren arabera.
  • Zenbateko handiagoetarako, Euskadiko Kutxak bere bezeroentzako duen eskaintza orokorreko hipoteka-mailegua egingo da.

Kasu bietan, bezeroari irekiera-komisioaren % 0,50 itzuliko zaio.

Nola kontratatu ekokreditu bat Euskadiko Kutxan

Ekokredituak Euskadiko Kutxaren edozein sukurtsaletan kontrata daitezke, erosketak baldintzak (esaterako, A mota etxetresna izatea edo autoak kilometroko 120 gr CO2 baino gutxiago isurtzea) betetzen dituela erakusten duen aurrekontu bat erakutsiz.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Kreditu lerroak