Ezagutu... pentsioen erreforma

Ezagutu... pentsioen erreforma

4 min.

Ezagutu... pentsioen erreforma

Martxoaren 28an, Gizarte Segurantzaren Sistema Eguneratzeko, Egokitzeko eta Modernizatzeko Lege Aurreproiektua onartu zuen Ministroen Kontseiluak. Hori, hain zuzen, Akordio Sozial eta Ekonomikoan jasotako gai horren inguruko edukien emaitza izan da.

Arau horrek Pentsio Sistema Publikoaren erreforma proposatzen du, Gizarte Segurantzako Sistema Publikoaren epe luzerako iraunkortasuna bermatzeko helburuarekin.

Egun, proiektu hori parlamentuko izapidean dago. Hori dela eta, proiektuari zuzenketak aurkezteko epea irekita dago. Dagoenetan onartuz gero, 2013ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean.

Edonola ere, tetsu honetan horren alderdi nagusiak argi eta erraz azaltzen saiatuko gara:

Erretiro-adina eta kotizazio-aldia

Erretiro-adina 65etik 67 urtera igoko da. Halere, malgutasun-faktore batzuk aintzat hartuko dira:

  • 67 urterekin erretiratu eta pentsio osoa kobratu ahalko dute 37 urtez kotizatu duten langileek.
  • 65 urterekin erretiratu eta pentsio osoa kobratu ahalko dute 38 urte eta erdiz kotizatu duten langileek.

Langileren batek ez badu eskaturiko kotizazio-aldia betetzen (37 urte edo 38 urte eta erdi, adinaren arabera), % 1,8ko koefiziente murriztailea aplikatuko saio hiruhilekoko (orain arte, pentsio osoa kobratzeko beharrezkoa zen 35 urtez kotizatzea).

Kotizatu beharreko gutxieneko urteak

Egun, pentsioa kobratzeko beharrezkoa da gutxienez 15 urte kotizatzea. Kasu horretan pentsioaren % 50 kobratuko da. Irizpide hori ez da aldatuko.

Kontuan hartuko diren urteak

  • Dekretu berriaren aurretik, langilearen lan-ibilbideko azken 15 urteak erabiltzen ziren pentsioa kalkulatzeko. Hau da, azken 15 urteetako soldaten batez bestekoa ateratzen zen.
  • Dekretu berriaren arabera azken 25 urteak erabiliko dira.
  • Luzatze hori pixkanaka egingo da 2022ra bitartean.

Erretiro aurreratuak

Parlamentuko izapidea pasatzeke, Gobernuak honako hau proposatzen du: 63 urtetik aurrea, 33 urte (edo 37 urte baino gutxiago) kotizatuta duten langileek erretiro aurreratua hartu ahalko dute, urteko pentsioaren gaineko % 7,5eko deskontuarekin.

“Krisi-egoeretan” salbuespenezko erretiro aurreratuak onartuko dira, eta 61 urtetik aurrea kobratu ahalko dira, betiere, gutxienez 33 urte kotizatuta izanez gero.

Erretiro aurreratua

61 urterekin erretiro partziala –errelebo-kontratuari loturikoa– hartzeko modalitatea ez da aldatuko.

Gizarte Segurantzarentzako gain-kostua konpentsatzeko, errelebo-hartzailearen eta errelebo-emailearen kotizazioa legearen aplikazio-aldian pixkanaka-pixkanaka handitu egingo da % 100eraino.

Urte gehiago lan egiteko pizgarriak

Egun, langile asko eta asko 65 urte baino lehenago erretiratzen dira, pentsioaren zati bat galtzearen truke. Horren ondorioz, benetako erretiro-adina 63,5 urte ingurukoa da, Gizarte Segurantzaren aurrekontuen azken ekonomia- eta finantza-txostenaren arabera.

Zentzu horretan, 67 urtetik aurrera lan egin nahi dutenek pentsio osoarekiko (gehienez 2.497,91 €-raino hilean) urteko hobaria izango dute, kobratu beharrean, sistema publikoko pentsioetan urte gehiagoz kotizatzeagatik.

  • 25 urte baino gutxiago kotizatuta izanez gero, 67 urtetik aurrera lan egindako urte bakoitzeko hobaria % 2koa izango da.
  • 25 eta 37 urte bitartean kotizatuta izanez gero, 67 urtetik aurrera lan egindako urte bakoitzeko hobaria % 2,75ekoa izango da.
  • 37 urte baino gehiago kotizatuta izanez gero, 67 urtetik aurrera lan egindako urte bakoitzeko hobaria % 4koa izango da.

Kaleratzeko baldintzak gogortzea

Kanporatzeagatiko erretiro aurreratuak saihesteko asmoz –61 urtean mantentzen da–, 55 urtez gorako langileen kanporatzeak barnean dituzten plantilla-doitzeak egiteko enpresentzako kanporatze-baldintzak gogortzea proposatzen du Gobernuak aurreproiektuan.

  • 55 urtez gorako langileak kanporatuz gero, langile horien kotizazioak ordaindu beharko dituzte 63 urtera arte.
  • Kanporatzearen arrazoi objektiboak zehatzagoak izan beharko dira.
    • Arrazoi ekonomikoen balorazioa gogortu egingo da, baita langilearen ezgaitasunarena ere.

Autonomoak

Bere konturako langileak eta inoren konturako langileak babesteko ekintzen intentsitatea parekatzeko xedez, Langile Autonomoen Erregimen Bereziaren kotizazio-oinarrien batez bestekoak handitu egingo dira, gutxienez Erregimen Orokorreko batez bestekoen hein berean.

Edonola ere, urteko igoera ez da Erregimen Orokorreko batez bestekoaren hazkundea baino % 1 handiagoa izango.

Urte bakoitzeko igoerak aurretik eztabaidatuko dira gizarte-elkarrizketaren esparruan, eta ekonomia-krisi baten ondorioz talde horretan errenta eta enplegua galtzen den urteetan ez da aplikatuko.

Emakumeak

Erretiro-adin legala zehazteko karrera luze eta laburren (emakumeen artean ohikoagoa da gizonen artean baino) arteko bereizketak egitearen ondorioz gizonen eta emakumeen artean desberdintasunak sortzen dira. Egoera hori orekatzeko, honako hau proposatu da:

  • Jaiotzagatik edo adopzioagatik lan-bizitza eten duten emakumeek 9 hilabete aurreratu ahalko dute erretiro-adina duten seme-alaba bakoitzeko, eta gehienez bi urte, betiere, epealdi gehigarri horrekin 65 eta 67 urte artean erabateko erretiroa hartzeko nahikoa kotizatu badute.
  • Hiru urtera handituko da haurrak zaintzeko eszedentziagatik kotizaturiko aldia.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Autonomoentzako aholkularitza