
Finantza-tresnen merkatuei buruzko zuzentaraua (MiFID): horrela babesten ditugu inbertitzaileak
2015-11-02
Finantza-tresnen merkatuei buruzko zuzentaraua (MiFID): horrela babesten ditugu inbertitzaileak
LABORAL Kutxan 2007ko azarotik dugu indarrean Finantza Tresnen Merkatuei buruzko Zuzentaraua, MiFID esaten diotena, inbertitzaileei babes handiagoa eskaintzea xede duena, batez ere. MiFIDen bidez, Europar Batasunean finantza-zerbitzuen jarduna bateratzen duen esparru arautzaile komuna ezarri da, gardentasuna errazteko eta finantza-merkatuen modernizazioa, lehiakortasuna eta irisgarritasuna bultzatze aldera.LABORAL Kutxan, araudi hori ezartzen dugu gure bezeroek askotariko produktuak erosi nahi dituztenean, hala nola, baloreak, warrant direlakoak edo inbertsio-fondoak. Zuzentaraua zer den eta nola aplikatzen dugun kontatuko dizugu.Bezeroak sailkatu eta babesteaBezeroak hiru kategoriatan sailkatzen ditugu, babes txikienetik handienera:
- Kontrako alderdi aukeragarria: Funtsean, erakunde-inbertitzaile kualifikatuak: bankuak, inbertsio kolektiboko erakundeak kudeatzen dituzten sozietateak… Informazio eta babes maila: OINARRIZKOA.
- Profesionala: Arauan jasotako irizpideak betetzen dituzten enpresa handiak. Informazio eta babes maila: ERTAINA.
- Txikizkaria: Bezero partikularrak dira bereziki, bai pertsona fisikoak bai juridikoak (batez ere ETEak). Informazio eta babes maila: ERABATEKOA.
- Bezeroen finantza-tresna baten edo gehiagoren inguruko aginduak jaso eta transmititzea.
- Bezeroen kontura aginduak gauzatzea.
- Inbertsioen inguruko aholkularitza.
- Finantza-tresnen administrazioa eta zaintza.
- Beste batzuk: zorroak berezitasunez kudeatzea; finantza-tresnak merkaturatzea, inbertsio-txostenak, finantza-azterketak edo finantza-tresnen inguruko eragiketekin lotutako bestelako gomendio orokorrak...
- Errenta aldakorra.
- Errenta finkoa.
- Moneta-merkatuko tresnak.
- Inbertsio kolektiboko erakundeak.
- Merkatu antolatuetako deribatuak eta OTC (merkatu antolatuetan kotizatu gabeak).
- Arriskuan den kapitalarekin egituratutako produktuak edo hori erreferentziatzat dutenak.
- Bestelako baloreak eta finantza-aktibo hibridoak.
- Banku-pasibo tradizionala: kontuak, EFEak…
- Kredituak, maileguak, abalak eta bestelako aktibo-eragiketak. - Ordainbideak.
- Aseguruak.
- Pentsio-planak eta BGAEak.
- Entitatea eta bere zerbitzuak.
- Produktuak: ezaugarriak eta arriskuak.
- Publizitatea.
- Kostuak eta gastuak.
- Kontratuen xehetasunak.
- Bezeroaren agindua berehala jaso eta transmititzea, inbertitzailearentzako baldintzarik onenetan.
- Agindua bete izanaren egiaztapena.
- Bezeroari aldian behin bere inbertsioei buruzko informazioa bidaltzea.
Zein da zure erreakzioa?