
Galdetu nahi duzuna 2011ko Elkartasunaren Vianako Printzearen Saria jaso duen Manuel Elkin Patarroyori
2011-05-25
Galdetu nahi duzuna 2011ko Elkartasunaren Vianako Printzearen Saria jaso duen Manuel Elkin Patarroyori
Ekainaren 1ean, asteazkenez, Manuel Elkin Patarroyok Euskadiko Kutxaren egoitza nagusia bisitatuko du, 2011ko Elkartasunaren Vianako Printzea Saria jaso baitu. Saria, hain zuzen, munduko tropikoko eskualdeetako biztanleei eragiten dizkieten gaixotasunentzako sendabideak aurkitzeko egindako lanagatik eman diote.
Bere bisitan, elkarrizketa bat egingo diogu, bideoan grabatuko duguna. Gainera, besteak beste, hemen, blogeko komentarioetan, utziko dizkiguzuen galderetariko hiru egingo dizkiogu.
Manuel Elkin Patarroyo
Manuel E. Patarroyo irakaslea Kolonbiako Immunologia Institutua Fundazioaren (FIDICen) sortzailea eta egungo zuzendaria da. Bertan, hainbat gaixotasun, hala nola, tuberkulosia, C hepatitisa eta uteroko kantzerra, sendatzeko moduak bilatzen dihardute, baita malaria ere.
Bera izan da lehen bakuna sintetiko kimikoa lortu duena, parasito baten aurkako lehen bakuna lortu duena, eta malariaren kontrako lehen bakuna lortu duena. 1980an malariari buruzko lanak hasi zituen, eta lorpen handiak egin zituen: 1987an gaixotasun horren kontrako SPf66 bakuna sintetikoa lortu zuen. Gainera, bere bakunaren patentea multinazionalei ez saltzea eta ez uztea erabaki zuen, interes ekonomikoak txirotuenen behar medikoen aurrean ez daitezen gailendu.
Elkartasunaren Nafarroako Nazioarteko Sariaren Aurreko Edizioak
Elkartasunaren Nafarroako Nazioarteko Saria, Nafarroako Gobernuak eta Euskadiko Kutxak sustatua, 2001ean jaio zen, gizarte-sektorerik eta herrialderik txiroenen alde hainbat pertsonak, elkartek, gobernuz kanpoko erakundek eta entitatek eginiko borondatezko lana saritzeko eta ezagutzera emateko, eta horrela, lan horren garrantziaren inguruan gizartea sentsibilizatzeko. 2010eko urtarrilaren 11tik Vianako Printzea Sariak barne hartu du sari hori.
- 2010eko Saria: Creative Handicrafts
- 2009ko Saria: Aguaricoko Bikariotza Apostolikoa
- 2008ko Saria: Mama Samateh and. eta Adriana Kaplan and.
- 2007ko Saria: Anaia Ospitalekoen Ordena
- 2006ko Saria: "Fe y Alegría" Eskolen Nazioarteko Federazioa
- 2005eko Saria: UNASO, Hiesaren aurka borrokatzen diren Ugandako Elkarte Zibilen Sarea.
- 2004ko Saria: Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzua, munduko errefuxiatuen beharrei erantzuten diena.
- 2003ko Saria: Kalkutako Karitateko Ahizpa Misiolariak, Kalkutako Teresak sorturiko kongregazioa.
- 2002ko Saria: Muhammad Yunus, Mikrokredituen sistemaren sortzailea eta 2006ko bakearen Nobel Saria.
Zuen galderak
Galderaren bat egin nahi diozue Manuel Elkin Patarroyori? Utzi zuen galderak blogeko komentarioetan eta 3 interesgarrienak aukeratuko ditugu.
Zein da zure erreakzioa?