Gasteiz 2017 proba zikloturistarako 2 zenbaki zozketatzen ditugu

Gasteiz 2017 proba zikloturistarako 2 zenbaki zozketatzen ditugu

1 min.

Gasteiz 2017 proba zikloturistarako 2 zenbaki zozketatzen ditugu

Hauek dira irabazleak: Ekaitz López de Arbina Salazar y Aitor Carrera Lauzurica. Zorionak!

Gure zozketetan parte hartzeko sistema ezin errazagoa da. Hortxe ikusten duzun inprimaki hori zure datuekin betetzea, ez duzu besterik egin behar. Behin zozketa egiten dugunean geu jarriko gara harremanetan irabazleekin zenbakiak nola jaso behar dituzten esateko. Eta doan parte hartu ahal izango dute XXXVII Gasteizeko Proba Zikloturistikoan. Beste urte batzuetan ere babesle moduan izan gaitu Arabako zazpi koadrilak zeharkatzen dituen proba honek eta aurten ere hantxe izango gaitu. Ekainaren 17an izango da, Gasteizetik abiatu eta, besteak beste, Izkiko Parke Naturala, Arabar Errioxa, Herrerako Portua, Trebiñu eta Kantabriako Mendizerrak zeharkatuko ditu. Gehiago jakin nahi baduzu, begiratu web-orria edo jarraitu haien Twitter kontua.

Bizikleta maite baduzu, bete inprimakia eta irabazi zure zenbakia. LABORAL Kutxan, bien bitartean, herri kirolen aldeko apustua egiten jarraituko dugu. Gure gizartekintza lanaren parte garrantzitsua da eta gizartekintza da, azken batean, sortu gaituen jendarteari gure lanaren ordaina itzultzeko modua.


Zein da zure erreakzioa?