Gasteizko Maratoi Erdirako 6 dortsal zozkatuko ditugu

Gasteizko Maratoi Erdirako 6 dortsal zozkatuko ditugu

1 min.

Gasteizko Maratoi Erdirako 6 dortsal zozkatuko ditugu

Hauek dira irabazleak!: Pedro Aljama Solana, Iker Lasuen Leal, José Luis Anguiano Mariñan, Francisco Javier Calvo Ramirez, Igor Pintor Alonso eta Sergio Ferrao Duraes

Zorionak!

Urtea amaitzeko, aho-zapore gozoa utziko dizun lasterketa batean parte hartu nahi al duzu? Gasteizko Maratoi Erdirako izena emateko asmoa zenuen baina berandu ibili zara? Edonola ere, aukera eskura jarriko dizugu: abenduaren 22an egingo den lasterketaren 42. edizioan parte hartzeko 6 dortsal zozkatuko ditugu.

Utzi zure datuak inprimakian eta, irabazleetako bat bazara, zurekin harremanetan jarriko gara dortsalak jaso ditzazun.

Aurtengo Maratoi Erdiak ibilbide berria izango du

Lau hamarkada baino gehiagoko historia du Gasteizko Maratoi Erdiak, eta Twitter edo Facebook bidez jarrai ditzakezu haren nondik norakoak. Izan ere, aurtengoan berritasunak dakartza. Tranbiaren, autobus elektrikoaren eta kolektorearen obren ondorioz ibilbidea aldatu egingo da eta laua izango da, gorabehera gutxirekin eta zuzengune gehiagorekin. Kale eta zubi batzuk ibilbidetik kanpo gelditu dira eta beste leku batzuetan lasterkariek joan-etorria egingo dute, Gasteiz hiribidean eta Gaztelako Atea kalean, besteak beste, ikusleen mesederako.

Estreinatuko al duzu ibilbide berria? LABORAL Kutxan urteak daramatzagu lasterketa babesten, kirolarekin dugun konpromisoaren ildotik, eta iazko argazkietan ikus dezakezunez, giroa ezin hobea izaten da.

Zer diozu? Egin nahi duzu aurtengo Maratoi Erdia? Bada, hartu parte zozketan eta zorte on!


Zein da zure erreakzioa?