Gazte Talent 2017: LABORAL Kutxak babestutako musika talde eta bakarlari berrientzako lehiaketa
2017-10-11
Gazte Talent 2017: LABORAL Kutxak babestutako musika talde eta bakarlari berrientzako lehiaketa
Gogoko duzu musika? Talde batean jotzen duzu edo bakarlari gisa aritzen zara? Oraindik ez duzu ezer merkaturatu edo ez duzu kontraturik diskoetxe batekin? Galdera guztien erantzuna 'bai' bada, jarrai ezazu irakurtzen.
Gazte Talent 2017: LABORAL Kutxak babestutako musika talde eta bakarlari berrientzako lehiaketa
Gaztea izatea, eta Araban bizi, ikasi edo lan egitea
Horixe da Gazte Talent 2017 lehiaketan parte har dezaketen pertsonen profila. 14 eta 35 urte bitarteko gazteak izango dira, Arabako lurralde historikoan edo Trebiñuko konderrian bizi direnak, edo han ikasten edo lan egiten dutenak. Kanpo geratuko dira deialdia ixten den egunean merkatuan diskoren bat edo diskoetxeren batekin kontratua duten taldeak eta bakarlariak. Ez dira baztertuko autofinantzatutako disko-lanak dituztenak.Parte-hartzaileen adin-tartea oso handia denez, adinaren araberako bi sari egongo dira. 1.000 euroko bi sari izango dira; horrez gain, finalista bakoitzak 200 euroko saria jasoko du, eta Jimmy Jazz aretoko kontzertu batean hasierako gonbidatu gisa parte hartzeko aukera.
- Gazte Talent saria: 14-24 urte arteko gazteentzat.
- LABORAL Kutxa saria: 25-35 urte arteko gazteentzat.
Lehenengo fasea: izen-ematea
Bi fase izango ditu lehiaketak. Lehendabizikoan, musika-taldeak eta bakarlariak aurkeztu eta hautatuko dira; beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko dute izena ematerakoan. Hau da, taldearen ibilbidearen deskribapen laburra, jorratzen duten musika-estiloa zehaztuta, harremanetarako datuak, rider teknikoa, kide guztien NAN agirien kopiak, eta taldearen edo bakarlariaren grabazioren bat edozein formatutan —mp3, CDko grabazioa, YouTubeko kanalerako esteka, Bandcamperako lotura, SoundClouderakoa eta abar).Online egin daiteke lehiaketarako izen-ematea; dokumentazioa konprimatuta bidali behar da gaztetalent@gmail.com helbide elektronikora. Jimmy Jazz aretoaren bulegora ere jo daiteke, Gasteizko Aldabe kalean, 10:00etatik 14:00etara, lanegunetan. Dagoeneko irekita dago entregatzeko epea, eta azaroaren 13an amaituko da, gauerdian.
Bigarren fasea: zuzeneko emankizuna
Lehenengo fasea amaitu ondoren, bigarren fasera igaroko diren taldeak hautatuko ditu antolakuntzako kideez osatutako epaimahaiak, bidali dituzten materialak entzun ondoren; azaroaren 22an jakinaraziko dituzte lehiaketaren kategoria bakoitzeko bost finalisten izenak. Hamar talde horiek hogeita hamar minutu inguruko kontzertua prestatu beharko dute, epaimahaiaren aurrean zuzeneko emanaldia egiteko.Gasteizko Jimmy Jazz aretoan izango dira finalak: abenduaren 4an LABORAL Kutxa Sariari dagokiona eta abenduaren 5ean Gazte Talent sariari dagokiona. Musikaren arloko profesionalek osatuko dute epaimahaia, eta abenduaren 11n jakinaraziko dute behin betiko erabakia.
Zeren zain zaude? Zure iritzia jakin nahi dugu!
Zein da zure erreakzioa?