
Gaztempresak diruz lagundutako ikastaroak eskaintzen ditu zuen negozioan laguntzeko
2010-04-28
Gaztempresak diruz lagundutako ikastaroak eskaintzen ditu zuen negozioan laguntzeko
Euskadiko Kutxak, Gaztempresa Fundazioaren bidez, diruz lagundutako mintegiak antolatu ditu talde txikientzat, zuen negozioaren errendimendua hobetzen lagunduko dizueten gai praktikoak irakasteko (nola bereganatu bezeroak, nola kontrolatu berankortasuna…).
Badakigu negozio bat abian jartzeko eta aurrera ateratzeko ahalegin handia egin behar dela. Horregatik, eginkizun horretan lagundu eta bidea erraztu nahi dizuegu. Maiatzetik ekainera bitartean eskainiko dizkizuegun mintegiak zuentzat interesgarriak izatea espero dugu:
- Nola babestu enpresaburu autonomoaren ondarea.
- Nola jarri nire bezeroekin harremanetan eraginkortasunez.
- Errentagarritasunaren analisia: dirua irabazten ala galtzen ari naiz neure enpresan?
- Informatika autonomoentzat: oinarrizko Excel eta Word.
Argibide gehiago nahi baduzue, kontsulta ezazue mintegien egutegia (PDF, 124 KB). Horrez gain, Gaztempresak bestelako laguntzak ere eskaintzen dizkizuegu, hala nola honako hauek:
- Zuen neurrira egindako mintegiak, kezkatzen zaituzteten gaiak proposa ditzazuen.
- Linea bidezko aholkularitza, Consulting Pro-ren bidez, zuen zalantzak galdetu eta argitzeko, gurekin harremanetan jartzeko…
- Profesional eta enpresentzako Sare Soziala, beste ekintzaile batzuekin harremanetan jartzeko.
Zein da zure erreakzioa?