Gizarte-aurreikuspeneko planak (BGAEak) eta pentsio-planak: zein dira desberdintasunak?

Gizarte-aurreikuspeneko planak (BGAEak) eta pentsio-planak: zein dira desberdintasunak?

2 min.

Gizarte-aurreikuspeneko planak (BGAEak) eta pentsio-planak: zein dira desberdintasunak?

Pentsio-planak eta Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeak (BGAEak). Biak ala biak epe luzerako aurrezki-produktuak dira, eta kontratatzailea kapitala metatuz joaten da, diru hori bere etorkizuneko erretiro-sariaren osagarri izan dadin.

Era berean, biek dituzte zerga-abantailak, betiere planetara ekarpenak egiten jarraituz gero.

Hortaz, ez da harritzekoa gauza bera ote diren galdetzea, eta, ez baldin badira, bien arteko desberdintasunak zein diren jakin nahi izatea. Printzipioz, esan liteke, bien planteamendua eta oinarrizko ezaugarriak berdinak direla. Azken finean, aditu-talde batek gestionatzen dituen aktibo-zorroak dira. Baina ez dira berdin-berdinak, nahiz eta, pentsio-planak sustatzeko asmoz Espainiako Gobernuak azken urteetan egindako aldaketen ondorioz gero eta antz handiagoa duten. Dena den, oraindik ere badituzte aldeak.

Eremu geografikoa ez da berbera

Bi produktuen arteko lehenengo diferentzia eremu geografikoari dagokio: BGAEak Euskal Autonomia Erkidegoan bakarrik kontrata daitezke, eta egoitza fiskala Araban, Bizkaian edo Gipuzkoan duten pertsonek edo enpresek egin dezakete. Produktu horren gaineko kontrola Eusko Jaurlaritzaren esku dago. Pentsio-planak, berriz, Estatuko Aseguru eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiak gainbegiratu eta kontrolatzen ditu.

Kapitala erreskatatzea: aldeak daude oraindik ere

BGAEak eta pentsio-planak bereizten dituen bigarren kontua metatutako kapitalaren erreskatearena da. Hori izan da 2 produktuak bereizi dituen alderdi garrantzitsuenetako bat:
  • BGAE bat kontratatuta dutenek, lehen ekarpena egin eta 10 urtera berreskura dezakete bertan inbertitu duten dirua —% 100 edo nahi edo behar duten zatia—.
  • Pentsio-plana harpidetuta zutenek, aldiz, honako kasu hauetan bakarrik erreskata zezaketen dirua: iraupen luzeko langabezia-egoera, gaixotasun larria, harpidedunaren heriotza, ezintasuna (iraunkor osoa edo absolutua), mendekotasuna eta, noski, erretiroa (kasu horietan, BGAE bateko bazkideak ere aukera du erreskatea egiteko).
Alde hori ezabatzea da Espainiako Gobernuak egindako azken aldaketetako baten helburua, hau da, pentsio-plana kontratatzen dutenek ere aukera izan dezatela 10 urteren buruan metatutako kapitala osorik edo zati batean erreskatatzeko. Baina diferentzia horrek indarrean dirau gaur-gaurkoz; izan ere, 10 urteen kontaketari 2015ean ekin zitzaionez, 2025. urtera arte ezingo da planik erreskatatu (aipatutako kasuetan izan ezik).


Zein da zure erreakzioa?