Go!azen telesailaren aurrestreinaldia

Go!azen telesailaren aurrestreinaldia

1 min.

Go!azen telesailaren aurrestreinaldia

Urriaren 20an, txikienek egun gogoangarria bizi izan zuten Go!azen telesaileko protagonistekin, denboraldi berriaren aurrestreinaldian.

Izan ere, 4 sarrerako 125 sorta zozketatu genituen, eta Arrasateko Amaia antzokia txiki geratu zen. Euskadi osoko neska-mutilek lepo bete zuten aretoa, egun ahaztezin bat igarotzeko.

Baina, lehenago, antzokitik kanpo, protagonistak heltzen eta dantza eta guzti alfonbra gorria igarotzen ikusi ahal izan zituzten.

Barruan, “Go!azen”en merchandisingaren zozketa egin eta gero, Oihan Vegak eman zion hasiera aurkezpen-ekitaldiari, eta aretoan oihuak eta txaloak nagusitu ziren Go!azeneko neska-mutilen bigarren dantzarekin. Ondoren, denboraldi berriko lehen kapitulua ikusi ahal izan zuten, esklusiban.

Egun biribila amaitzeko, photocalla egin zen, haurrek Go!azeneko kideekin argazkiak egin zitzaten. Txikien eta ez hain txikien emozioa nabaria zen, irribarretsu argazkia egiteko txandaren zain zeuden bitartean.

Gazteen artean euskara sustatzeko musika-fenomeno horren alde egitea erabaki genuenean LABORAL Kutxan, susmatzen genuen, bai, merezi izango zuela. Halere, benetan sinestezina da gure gazteen belaunaldian lortzen ari direna!


Zein da zure erreakzioa?