Gure aholkuak familiarekin opor ahaztezinak izan ditzazun
2023-05-30
Gure aholkuak familiarekin opor ahaztezinak izan ditzazun
Hurbiltzen ari zaizkigu egunerokotasunetik deskonektatzeko eta astialdiaz familian, taldean, eta abar, gozatzeko egunak, leku berriak ezagutuz eta ezagunak zaizkigun tokiez berriz ere gozatuz, nahi genuen liburu hori irakurriz, paseatuz, bizikletan edo beste edonola. Azken batean, egoera albait gehien aprobetxatzeko edo ondo merezitako gure oporrez gozatzeko unea iritsi da!
Ziur asko, argi izango duzue jada zuen plana, nora joan, hondartza, mendia, hiria, joan eta non lo egin… Edonora zoaztela ere, gauza askoren mende egongo da hori, horretarako dugun aurrekontuaren mende, besteak beste. Aholku batzuk utziko dizkizuegu opor hauek benetan ahaztezinak izan daitezen:
- Aukeratu zure seme-alaben adinera egokitzen den toki bat eta alojamendu bat.
Abentura-bidaia bat haurtxo batekin egitea zaila gertatu liteke, eta, hori horrela, agian opor lasaiago batzuetan pentsatu beharko dugu, betiere gutxi-asko aktiboak diren jarduerei zertan uko egin gabe, hala nola gure kostaldeko edozein hondartzatan bainatzea, mendian barrena paseatzea edo familiarekin batera parke akuatiko batez gozatzea.
Txikiak ez badira jada hain txiki, haiek ere parte hartu dezatela erabakian, eta konbinatu familia guztiarentzat egokiak izan daitezkeen alternatibak, hala nola gaur egun ditugun parke tematiko ugarietako batera bisita egitea, edo uretako jardueren edo multiabentura jardueren aldeko hautua egitea.
- Zuen aukera hondartza eta eguzkia bada, kontrolatu “eguzki-bainuen” denbora eta babestu zaitezte eguzki-babes on batekin.
Eguzkia D bitaminaren iturri bada ere, esposizio handiegia –gauza guztiekin gertatzen den bezala– oso kaltegarria izan liteke (intsolazioa, erredurak, larruazal-arazoak,…). Horregatik, saihestu eguzkia egunaren erdiko orduetan hartzea, erradiazioa askoz ere handiagoa baita, eta barra-barra eman krema, bereziki ileak estaltzen ez dituen gorputzaren zatietan, eta, hori horrela, bisera bat oso interesgarria izan liteke, eta itzalkin bat lortzen baduzu, ideia ezin hobea!
- Zuen aukera mendiaz gozatzea bada trekkingak edo senderismoa eginez, gogoratu oinetakoak funtsezkoak direla, eraman arropa nahikoa eta jantzi arropa geruzaz geruza.
Oinetakoak iragazgaitzak, teknikoak eta erosoak izatea komeni da, eta ingurunerako egokiak izatea eta oinetara eginak egotea. Estreinatu gabeko oinetakoak eramatea ez da aukerarik onena izaten, eragin ditzaketen urratuek edo zauriek une txar bat pasarazi diezagukete.
Eraman beti soingaineko jantzi bat eta euritik babestuko gaituen beste jantzi bat. Motxila on bat eta bastoi batzuk ere eskertzen diren gauzak izaten dira. Ez ahaztu eguzkitako krema eta gure burua estaltzeko baliagarria izango zaigun zerbait.
Gainera, jarduera zaila izan ez dadin, zuen gaitasun eta ezaugarri fisikoetara egokitzen diren ibilbideak aukeratu beharko zenituzkete betiere.
- Zuen opor idealetan hirietarako bisitak egingo badituzue, garrantzitsua da, halaber, asfaltorako erosoak eta egokiak diren oinetakoak eramatea.
Gainera, maletan zer sartuko dugun aukeratzeko orduan, aukeratutako hiriaren klima zein den kontuan hartzea komeni da.
- Hainbat egun lehenagotik izan behar duzue prest beharrezkoa den dokumentazio guztia
- Atzerrira bidaiatzen baduzue, edonora zoaztela ere, badira zenbait lehentasun:
i. Egiaztatu pasaportea behar ote duzuen aukeratutako tokira bidaiatzeko.
Pasaportea oinarrizko dokumentua da atzerrian identifikatzeko, Europar Batasuneko herrialdeetara eta Schengengo akordioa sinatu duten herrialdeetara bidaiatzeko NANa nahikoa bada ere.
Eskatutako identifikazio-dokumentua badaukazu, bikain! Horrela izanez gero, egiaztatu indarrean dagoela eta horrela ez bada, berritu edo atera.
ii. Informatu zaitezte herrialdearen egoera sanitarioaz, eta bertako asistentzia sanitarioaren hedaduraz eta asistentzia hori baliatzeko aukeraz, gertatu litekeelako herrialde batean doakoa dena beste batean ez izatea.
Edozein kasutan ere, Europako toki batera joatekoak bazarete, komeni da Europako Txartel Sanitarioa ateratzea, doakoa da eta Europar Esparru Ekonomikoko, Erresuma Batuko edo Suitzako lurraldean aldi baterako egonaldi bat egiteko beharrezkoak diren prestazio sanitarioak jasotzeko eskubidea egiaztatzen du.
Haatik, Europatik kanpora bidaiatzen baduzue, asistentzia sanitarioa garestia bada, arrisku sanitarioa handia bada edo jarduera “bereziren” bat egin behar baduzue, gomendagarria izan daiteke bidaiako asistentzia-aseguru bat kontratatzea.
Kontuan izan zenbait konpainiak atzerriko asistentzia medikoko estaldura badaukatela jada auto-aseguruetan eta aseguru mediku pribatuen barnean, hala nola kreditu-txartelen aseguruak LABORAL Kutxan.
iii. Atzerrian ordaintzeko aukera onena ordainketako, zordunketako edo kredituko txartelekin egitea bada ere, beti komeni da diru pixka bat eramatea bidaiatu behar duzuen herrialdeko monetan, badaezpada.
Horregatik, tokiko dibisan diru pixka bat ateratzea gomendatzen dizuegu, eta behar dituzuen ordainketa-txartelak dituzuela egiaztatu dezazuela, behar dituzuen mugekin indarrean daudela eta, kasuan-kasuan, txartel horien pin sekretua berreskuratu dezakezuela.
- Estatuko toki batera bidaiatzen baduzue, gogoratu txartel sanitario indibidualak zuekin eramatea; aurkeztearekin soilik, Osasun Sistema Nazionalaren zerbitzu mediko eta farmazeutikoak baliatu ahalko dituzue betiere.
- Garraio publikoan bidaiatzen baduzue, egiaztatu dena ongi dagoela zuen txarteletan.
Egiaztatu irteera ordutegiak, prestatu itzazu fisikoki edo digitalki, erosoen zaizun bezala, eta, jakina, joan zaitez dagokion aireportu, portu edo geltokira gomendatutako aurrerapenarekin.
- Ibilgailu propioan bidaiatzen baduzue, egiaztatu pneumatikoak eta mekanika ongi daudela, ziurtatu ibilgailuaren dokumentazio guztia ere ongi dagoela, baita zirkulazio-baimena eta asegurua ere, eta gogoratu karta berdea atera behar duzuela atzerrira bidaiatzen baduzue.
Eta zure oporrak oraindik seguruagoak eta lasaiagoak izan daitezen, galdetu iezaiozu LABORAL Kutxako aseguruetako zure espezialistari eta informatu zaitez, hark emango baitizkizu hainbat aholku eta gomendio zuen egiazko premien arabera.
Edonora zoaztela eta edozein plan aukeratu duzuela ere, gozatu ezazue zuen opor bikainez!
Zein da zure erreakzioa?