Gure zibersegurtasuna hobetzeko aholkuak
2023-01-16
Gure zibersegurtasuna hobetzeko aholkuak
Zenbat dakizu zibersegurtasunaz?
Datuek ez diote gezurrik: gero eta ohikoagoak dira zibererasoak. Espainiako enpresen % 94k zibersegurtasuneko gorabehera larri bat izan zuten gutxienez 2021ean, eta joera horrek gora egin zuen 2022an Ukrainako inbasioa dela eta. Hori horrela, ezinbestekoa da partikularrek zein ETE eta bestelako enpresek bere datu pertsonal eta fiskalen babesa areagotzea arazoak saihesteko.
Zibermehatxuak
Ondorengoak nabarmentzen dira mehatxu ohikoenen artean.
- Phishing: Helbide-zerrenda batera bideratutako mezu elektronikoen bidalketa orokortu eta bereizgabea da, hartzaile konkreturik gabe. Horren adibidea smartphoneen azken modeloa prezio izugarri merkeetan eskaintzen duten kanpaina izan liteke.
- Typesquatting: Gure nabigatzailearen barran web helbideak idaztean egiten ditugun akatsak baliatzen ditu. Horrela, normalean iruzurrarekin lotutako helburuak dituzten orri alternatiboak bisitatzen ditugu azkenean, nahi gabe.
- Adware: Software honen helburua erabiltzailea gailu batean hark nahi izan gabe eta kontrolik gabe publizitatea ikustera behartzea da. Hori lortzeko aleatorioki bota ditzake iragarkiak, adwareagatik ez balitz bisitatuko ez genituzkeen webguneetara berbideratuz guk egiten ditugun bilaketak.
- Spam: Masiboki bidalitako eskatu gabeko mezu elektronikoa, baina terminoa askoz ere zabalagoa da. Erabiltzaile kopuru handi bati bidalitako nahi ez den edozein mezu desegoki eta gogaikarri da spama, dela posta elektronikoz, WhatsAppez, SMS bidez, sare sozialen bidez edo baita telefonoz deituta ere.
- Chargeback edo nahitaezko itzulketa: Zure bankuak edo hornitzaileak zuk jasotako kobrantza bat kentzen dizunean gertatzen da, normalean zuk iruzurrezko txartel bat onartu izanaren ondorioz.
- E-skimming: Kreditu-txartelen skimming deitutakoaren bertsio digitala. Mundu fisikoan skimmerrak kreditu-txartelen gainean jartzen diren bitartean, dagokion kreditu-txartelaren informazioa irakurtzeko, e-skimmerrak, aldiz, kode gaiztoko zatiak dira, lineako transakzio batean bezero baten kreditu-txartelaren datuak lapurtzen dituztenak.
- Datu pertsonalen, banku-datuen edo gakoen lapurreta: Ziberdelitugileek bidean jartzen dizkiguten tranpetan erortzen garenean, gerta liteke azkenean, nahita eta inozotasunez, haiei gure datu pertsonalak ematea, eta gure datu-bankuak ere eskainiko dizkiegu bide beretik.
Ziberaholkuak
Arrisku horiek murrizteko edo eragin ditzaketen kalteak arintzeko zenbait aholku proposatzen ditugu.
- Egiaztatu zure konexioa: Saihestu WiFi publikoetara konektatzea, gure informazioa lapurtzeko erabili baititzakete. Beste erremediorik ez baduzu, hobe da WPA edo WPA2 segurtasuna duen sare batean sartzea. Sare irekiek eta WEP segurtasuna dutenek ez dute inolako segurtasunik, eta, hortaz, VPN bat erabiliz babestu zaitezke.
- Egiaztatu URLa: Ziurtatu helbide zuzenean zaudela, izenean akatsik ez dagoela eta segurua dela hasieran “httpS” duelako.
- Erabili pasahitz sendoak edo sarritan aldatu. Maiuskulak, zenbakiak eta karaktere bereziak izan ditzatela kopiatzeko zailak izan daitezen.
- Eguneratuta eduki zure gailuak: Zure ordenagailuan, mugikorrean edo tabletean nabigatzen duzula ere, sistema eragile berrienarekin eguneratuta egon behar duzu zure segurtasuna areagotzeko.
- Erabili beti antibirus eguneratua. Ziurtatu zure gailuak ez duela inolako malware, spyware eta infekziorik, hori izaten baita mauletara sartzeko bide nagusia.
- Erabili beti denda ofizialen aplikazioak eta softwarea, eta eguneratu dagokien bertsioa. Hori bereziki garrantzitsua da transakzio ekonomikoak egin behar badituzu, dela bankuetan, arropa erostean edo bidaia baten erreserba egitean.
- Egin segurtasun-kopiak: Zure informazio esanguratsuaren kopiak erregularki egitea komeni da, gai pertsonalak edo lan-arloko gaiak direla ere. Pendrive batean gordetzeaz gain, erabilgarria da halaber hodeian biltegiratze-zerbitzuren bat erabiltzea eta zerbitzu hori zure gailu guztiekin lotuta egotea erraz sartu ahal izateko.
- Erabili sinadura elektronikoa. Zenbait eragiketa eta administrazio-lan egitean –hala nola fakturak ordaintzean– sinadura elektronikoa erabiltzea komeni da segurtasuna handitzeko eta arriskuak murrizteko. Erreminta sinple, erabilgarri eta oso segurua.
Gure datuetan sartzen ari direla edo informazioa galtzen ari zarela susmatzen baduzu, berehala deitu behar duzu Bezeroarentzako Arreta Zerbitzura:
- Telefonoa: 900 929 029
- WhatsApp: 688 71 07 32
- Mail: kontaktatu@laboralkutxa.com
Zein da zure erreakzioa?