Hartu aurrea 2013ko errenta-aitorpenari LABORAL Kutxaren simulagailuarekin

Hartu aurrea 2013ko errenta-aitorpenari LABORAL Kutxaren simulagailuarekin

2 min.

Hartu aurrea 2013ko errenta-aitorpenari LABORAL Kutxaren simulagailuarekin

Dagoeneko hilabete baino gutxiago geratzen da urtea amaitzeko eta jende asko ekitaldi honi dagokion errenta-aitorpenaren inguruan pentsatzen hasi da dagoeneko. Zenbakiekin onak ala txarrak izan, hurrengo urtean PFEZ kanpaina bete beharko dugu berriz ere. Askorentzat nahiko eginkizun neketsua da, izapide asko egin behar baitira, baina zorionez, teknologia berriek asko erraztu dute hori guztia.

Zentzu horretan, LABORAL Kutxako bezeroak pozteko moduan zarete, Online Bankaren errenta-simulagailuari esker, dagozkion kalkuluak egin ahal izango baitituzue hurrengo urteko errenta-aitorpenari begira. Oso tresna sinplea da, eta haren bidez, PFEZren eta errenta-aitorpenaren emaitza kalkulatu ahal izango duzue internetez, oso erraz eta sofatik mugitu ere egin gabe.

Errenta aitorpenaren simulagailua

Simulagailu hau Online Bankako “Hainbat Zerbitzu” atalean izango duzue erabilgarri (momentuz, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako bezero partikularrek bakarrik erabili ahal izango dute, ez autonomoek).

Errenta-simulazioa kalkulatzeko dokumentazioa

LABORAL Kutxak kalkulu hori ahalik eta sinpleena izan dadin lagundu nahi dizue. Horregatik, hiru edo lau datu bakarrik sartuta (lanaren etekin gordina, atxikipenak, planetara egindako ekarpenak...), errenta-aitorpenaren estimazio bat egin ahal izango duzue simulagailuaren bitartez (estimazio hori ez da loteslea izango Zerga Agentziarentzat, baina 2013ko errenta-aitorpenaren emaitzaren gutxi gorabeherako ideia bat izaten lagunduko dizue).

Gainera, simulagailuak zerga-abantailak xehatuko dizkizu automatikoki, pentsio-planetara eta aurreikuspen-planetara egindako ekarpenak kontuan hartuta.

Aitorpena egiteak ez dirudi horren zaila, ezta? Edonola ere, oraindik ere zalantzak badituzue LABORAL Kutxaren edozein bulegotara gerturatu zaitezkete simulatzaileari buruzko informazio gehiago eskatzera.

 


Zein da zure erreakzioa?