Hartu parte Gazte Talent 2016 lehiaketan zure musika-taldearekin edo bakarlari gisa

Hartu parte Gazte Talent 2016 lehiaketan zure musika-taldearekin edo bakarlari gisa

2 min.

Hartu parte Gazte Talent 2016 lehiaketan zure musika-taldearekin edo bakarlari gisa

Gazte Talent, Jimmy Jazz Elkarteak, Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuak eta LABORAL Kutxak bigarren urtez jarraian antolatutako lehiaketa. Hartu parte Gazte Talent 2016 lehiaketan zure musika-taldearekin edo bakarlari gisa, eta irabazi LABORAL Kutxa saria.

Hauek dira 8 finalistak!
  • Aitor Aguirre
  • Akabera
  • Azken Aukera
  • Entropia
  • Helena Malvido
  • Katar
  • Siberians
  • Trago Bakoitzean
Musika-talde edo banda bat duzu? Zure kontura jotzen duzu? Oraindik ez duzu edo ez duzue kontraturik egin diskoetxe batekin? Bada, adi, hemen baita, berriz ere, Gazte Talent, Jimmy Jazz Elkarteak, Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuak eta, jakina, LABORAL Kutxak bigarren urtez jarraian antolatutako lehiaketa.

Gazte Talent 2016 lehiaketa

Nork parte har dezake?

Gasteizen bizi diren edo bertan lan egiten duten 14 eta 30 urte bitarteko gazteek osaturiko taldeek edo pertsona gazteek parte hartu ahal izango dute. Banden kasuan, 30 eta 35 urte bitarteko pertsona bat onartuko da. Deialdiaren azken egunean lan diskografikoren bat merkaturatuta duten edo diskoetxe batekin kontratua duten taldeak eta bakarlariak lehiaketatik kanpo geratuko dira. Autofinantzatutako lan diskografikoak ez dira kanporatuko.

Nola parte hartu?

Gutxienez lau eta gehienez sei abesti aurkez daitezke, honako dokumentu hauekin batera: biografia labur bat −pertsona guztiei eta musika-estiloari buruzko informazioa barne− eta harremanetarako telefonoa eta helbide elektronikoa; taldeko pertsona guztien NAN kopiak; rider teknikoa; eta argazki bat, jpg formatuan. Gainera, interesgarritzat jotzen duzuen gainerako material guztia erants dezakezue, bideo-estekak, adibidez.

Jimmy Jazz aretoan bertan aurkez dezakezue edozein egunetan, 10:00etatik 14:00etara, baina baita posta elektronikoz ere, lehiaketaren kontura mezu elektroniko konprimitu bat bidaliz: gaztetalent@gmail.com. Lehen fasea urriaren 3tik 31ra egongo da irekita, eta epaimahaiak material guztiak entzun eta bigarren fasera igaroko diren zortzi bandak aukeratzen dituenean amaituko da. Azaroaren 21ean.

Zertan datza bigarren faseak?

Abenduaren 7an eta 8an, zortzi banda finalistek zuzenean joko dute epaimahaiaren aurrean. Jimmy Jazz aretoan, noski. Banda bakoitzak 30 minutu inguru izango ditu; beraz, hasi zaitez prestatzen behar duzun errepertorio guztia! Abenduaren 9an, LABORAL Kutxa saria nork irabazi duen jakinaraziko da.

Zertan datza sariak?

Irabazten duen pertsonak edo bandak hasierako kantari edo talde gisa jardungo du, 2017an Jimmy Jazz aretoan joko duen banda handi baten aurretik. Horrez gain, 500 euro jasoko ditu ordainsari gisa. Gainera, finaleko parte-hartzaile guztiek 200 euroko saria jasoko dute, eta euskarazko bandarik onenak beste 200 euro jasoko ditu. Dena den, banda hori ez da izango lehiaketaren irabazlea, ezin baita sari bat baino gehiago jaso.

Joan den urtean zer gertatu zen jakin nahi duzu?

Finalisten emanaldi guztiak bideoz grabatzen dira, eta, beraz, hemen ikusi ahal izango duzu lehen edizioan, hau da, 2015ean, gertatutakoaren aukeraketa txiki bat.

Zalantzaren bat duzu?

Idatzi mezu elektroniko bat gaztetalent@gmail.com helbidera eta adierazi Gaztetalent gaiari dagokion eremuan, eta lehenbailehen erantzungo dizute.

Parte hartu!

Zure musika-karreraren hasiera izan daiteke. Nork daki!


Zein da zure erreakzioa?