Hemen da Donostiako Nazioarteko Triatloia

Hemen da Donostiako Nazioarteko Triatloia

1 min.

Hemen da Donostiako Nazioarteko Triatloia

Datorren igandea, ekainak 28, egutegian markatuta dute 600 triatletak (iaz baino 200 gehiagok). Izan ere, Donostiako Atletico klubak Euskadiko Kutxaren babesarekin antolatuko Donostiako Nazioarteko Triatloiaren XXIV. Edizioa egiteko aukeratutako eguna da hori.

Kirol-ekitaldia 09:00etan hasiko da, Kontxa hondartzan, Donostiako Atletico klubaren aurre-aurrean.

Lasterketako lehen zatia igeriketa izango da eta, guztira, 1.500 m izango ditu, badia triangelatuta. Irteera pasealekura igotzeko eskaileretan izango da, Londres hotelaren parean.

Ondoren, parte-hartzaileek txirrindularitzako zatiari ekingo diote eta guztira 37 km egingo dituzte bizikleta gainean. Donostiatik Oriora joango dira, Añorga, Usurbil eta Aginaga zeharkatuta; ondoren Mendizorrotzera igoko dira, Orioko bentatik, eta Igeldotik jaitsiko dira berriz Donostiara.

Azken zatia oinezko lasterketa izango da. Guztira 10 kilometro izango ditu, eta Haizearen Orraziaren eta Kontxako pasealekuaren artean hiru buelta emango dituzte. Helmuga Donostiako Atletico kluberako sarreraren aurrean izango da.


Zein da zure erreakzioa?