Hilaren 25ean, igandea, egin ezazu bat euskal kirolarekin eta Euskadiko Kutxarekin

Hilaren 25ean, igandea, egin ezazu bat euskal kirolarekin eta Euskadiko Kutxarekin

2 min.

Hilaren 25ean, igandea, egin ezazu bat euskal kirolarekin eta Euskadiko Kutxarekin

[caption id="attachment_842" align="alignleft" width="160" caption="Euskal Kirolaren Eguna"]Cartel del Día del Deporte Vasco[/caption]

Urriaren 25ean, igandea, Euskal Kirolaren VI. Eguna ospatuko da Tolosako Usabal Kiroldegian. Ekimena Euskal Kirol Federazioen Batasunak (EKFB) antolatu du, Euskadiko Kutxaren  laguntzaz. 11:00etatik 15:00etara, kirol-tailerretan parte hartzeko eta erakustaldi eta lehiaketa ofizialak ikusteko aukera izango duzue. Gainera, Euskadiko Kutxak haurrentzako eremua prestatu du: puzgarriak eta sorpresa ugari egongo dira bertan.

Jai-giroko kirol-jardunaldia izango da, parte-hartzailea eta aldarrikatzailea, euskal kirolak gehiago ezagutarazteko eta, halaber, kirol-ordezkaritza indartzeko, Euskal Federazioen inguruan.

Herri-kirolak, hipika, igeriketa, mahai-tenisa, surfa, mendizaletasuna, xakea, txirrindularitza, padela, arku-jaurtiketa, errugbia, piraguismoa… Euskal Kirolaren VI. egunean ia hogeita hamar kirol mota jorratuko dira. Jardunaldi parte-hartzailea izango da gehienbat, eta, beraz, jai-giroaz gozatzeaz gain, kirola egiteko aukera ere eskainiko zaie nahi dutenei, monitoreen eta urtero bertaratzen diren kirolari ezagunen laguntzaz.

Euskal Kirol Federazioen Batasuna

Euskal Kirol Federazioen Batasuna (EKFB) 2003an eratu zuten, euskal kirol-federazio guztiak entitate juridiko berean uztartzeko nahiak eraginda.

Honako funtzio eta helburu nagusi hauek ditu:

  • Euskal kirola eta, bereziki, kirol federatua garatzea.
  • Euskal kirol-selekzioen aitorpena sustatzea.
  • Euskal kirol guztiak sustatzea, defendatzea eta ordezkatzea.
  • Entitate eta erakunde publiko eta pribatuekin elkarlanean aritzea, Euskadin kirola garatzeko eta hobetzeko.
  • Euskadiko kirol-politika hobetzeko ekimenak eta ekarpenak proposatzea.
  • Zerbitzu komunak sortzea euskal kirol-federazioentzat.

Euskadiko Kutxa kirolaren alde

2007tik, Euskadiko Kutxak Euskal Kirol Federazioen Batasunarekin (EKFB) elkarlanean dihardu, ia kirol-federazio guztiak babestuz. Horietan, 150.000 federatu daude guztira.

Euskadiko Kutxarentzat garrantzitsua da kirolaren bidez gizarteari laguntzea, kirolak dinamismo-balioak hedatzen baititu.

Kirolaren alde hartu dugun konpromisoaren beste adibide bat  ekarriko dugu gogora: duela gutxi Caja Laboral saskibaloi-taldearen babesle bihurtu gara.


Zein da zure erreakzioa?