Hurrengo postak eta iPod Shuffleren irabazlea

Hurrengo postak eta iPod Shuffleren irabazlea

1 min.

Hurrengo postak eta iPod Shuffleren irabazlea

Duela pare bat hilabete galdetu genizuen zein gai diren blogetik gehien interesatzen zaizkizuenak eta eskatu genizuen kontatzeko zer gai zehatz jorratzea nahi duzuen. Dagoeneko irakurri ditugu zuen iradokizunak eta aurki jorratuko ditugun gai batzuk aukeratu ditugu.

Gainera, iPod Shuffle bat zozkatu dugu, aukeraturiko gaiak proposatu dituztenen artean. Irabazlea Ander Idoiaga izan da. Zorionak!

Ekintzailetza, kooperatibismoa eta finantza-gida

Espero baino erantzun gutxiago izan dugun arren, ikastaroei eta ekintzailetzari buruzko informazio gehiago ematera konprometitzen gara, eta kooperatibismoari eta kreditu-kooperatiben ezaugarriei buruz hitz egitera. Horretaz gain, hipoteka bat eskatzerakoan eskaintzen diren interes-tasak eta kontuan izan beharreko xehetasunak ere azalduko ditugu.

Hori guztia apiriletik aurrera egingo dugu, Euskadiko Kutxaren-Ipar Kutxaren integrazioaren ondoren sortzen ari garen marka berrirako argitaratuko dugun blog berrian.


Zein da zure erreakzioa?