
Igandean, Kooperatiben Jaia Durangon
2012-11-06
Igandean, Kooperatiben Jaia Durangon
Igande honetan, hilak 11, Kooperatiben Jaia ospatuko dugu Durangoko Landako gunean. Bertan izango da Euskadiko Kutxa, beste hainbat euskal kooperatibarekin batera.
“Kooperatibek mundu hobea eraikitzen dute” lelopean, 2012a Kooperatiben Nazioarteko Urtea izendatu zuten Nazio Batuek; eta jai honekin urteari amaiera borobila eman nahi dio Konfekoop Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak.
Egun osoan zehar, primeran pasatzeko hamaika aukera izango dira: antzerkia, dantza, musika tailerrak, elikagaien azoka, ludoteka, mus txapelketa...
Egitaraua (PDF, 3,6 MB)
Animatu eta bertan ikusiko dugu elkar!
Zein da zure erreakzioa?