[Infografía] Zertarako ari dira dirua aurrezten LABORAL Kutxako bezeroak?

[Infografía] Zertarako ari dira dirua aurrezten LABORAL Kutxako bezeroak?

1 min.

[Infografía] Zertarako ari dira dirua aurrezten LABORAL Kutxako bezeroak?

Guztiok gara desberdinak. Zalantzarik gabe. Baina badira denok konpartitzen ditugun ohiturak, maniak eta zaletasunak. Eta une batean edo bestean, denok aurrezten dugu dirua honetarako edo besterako. Batzuek ezin dute, tamalez, eta beste batzuek ez dute behar izaten, baina gehien-gehienok aurreztu egin behar izaten dugu auto bat erosteko, bidai bat egiteko, etxe bat lortzeko edo ikasketa batzuk burutzeko.

Guzti horretarako sortu dugu AurrezKlik&... kontu korrontea. Aspaldi izango zenuen itsulapikoaren edo dirua gordetzeko kristalezko potoaren bertsio gaurkotua eta hobetua da. Horiek zure lehen bidaia edo autoa ordaintzeko erabiliko zenituen, beharbada, edo zure ezkontzarako dirua biltzeko. AurrezKlik&... aurkeztu genuenean zera galdetu genizuen, ea zertarako aurrezten ari zineten edo aurreztu nahi zenuten (hauxe da erantzun zenutena) eta orain, bost hilabete geroago, zuen kontu korronteen erabilera aztertu ondoren, badugu erantzuna.

Zertarako aurrezten dugu?AURREZKLIK8

AurrezKlik&... kontu korrontea oso produktu malgua da eta helburu askotarako erabil daiteke: erabaki zertarako aurreztu nahi duzun -10 helburu desberdin jar daitezke-, hautatu nola deituko diozun kontuari eta planifikatzen lagunduko dizugun, kopuruak, epeak eta erritmoak jartzen. Zure kontua beste pertsona batzuekin konpartitu dezakezu, familiarekin edo lagunekin, adibidez, elkarrekin aurrezten joateko. Eta nola zoazten ikusteko tresna grafikoak emango dizkizuegu.

Zuk ere aurrezten hasteko edo jarraitzeko helburu bat baduzu zabaldu Aurrez Klik& kontua... kontu korronte bat eta 500 euroko saria irabazteko zozketan sartuko zara!


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Inbertsio estrategiak