
Internazionalizazioari eta ETE-ei buruzko jardunaldia
2012-11-05
Internazionalizazioari eta ETE-ei buruzko jardunaldia
Azaroaren 13an, astelehenean, Euskadiko Kutxak eta Kreditu Kooperatiben Batasun Nazionalak (UNACC) antolaturiko “ETE-en internazionalizaziorantz” (gaztelaniaz) jardunaldia hartuko du Bilboko Euskalduna Jauregiak.
Izenak berak adierazten duen bezalaxe, jardunaldi tekniko horren helburua gure inguruko enpresa txiki eta ertainen internazionalizazio-prozesuak sustatzea da, lehiakortasuna hobetzeko eta kalitatezko enpleguari eusten laguntzeko beharrezko irabaziak lortze aldera.
Internazionalizazioari buruz hitz egiten denean, ez dugu enpresa handietan soilik pentsatu behar; ETE-ek ere egiteko garrantzitsua dute. Egungo atzeraldi-egoeran, barne-eskaria geldituta dagoen eta kontsumoak behera egin duen momentu honetan, kanpoan beste merkatu batzuk bilatzea da aukera eraginkorrenetariko bat, gure gizartean aberastasuna sortzen jarraitzeko.
Kooperatiben Nazioarteko Urtea
Jardunaldia Kooperatiben Nazioarteko Urtearen barruan egingo diren jardunaldietako bat da.Kooperatibismoaren ikuspegitik, gure ustez prestakuntza nahitaezkoa da produkzio-garapenerako. Gainera, uste dugu, gure inplikazioari eta errotzeari esker, kreditu-kooperatibok finkaturik gauden lurraldean aberastasuna eta enplegua sortzeko oso garrantzitsuak izan gaitezkeela.
Internazionalizazioari buruzko txostenak
Aurreneko txostena ICEXeko kontseilari delegatu Maria del Coriseo Gonzalezek eskainiko du. Bertan honako gai hau azalduko du: Kanpo Merkataritzako Institutuaren inplikazioa bazkide gisa ETE-en internazionalizazioan.Ondoren, MONDRAGON Internacional-eko lehendakari Josu Ugartek hartuko du hitza, Kooperazioari eta Internazionalizazioari buruzko bere aurkezpenarekin.
Gero, debate-mahaia izango da, non bertaratuek hainbat euskal ETEren internazionalizazio-esperientziak ezagutuko dituzten gertutik. Honako hauek hartuko dute parte:
- Javier Ormazabal (Velatiako eta Tecnaliako lehendakaria)
- Oscar Urdangarin (Danobat Group)
- Carlos Pujana (Izar Cutting Toolseko eta Asleko lehendakaria).
- Moderatzailea Juan María Gastaca, El País egunkariaren Euskadiko ordezkaria.
Egitarau osoa jardunaldiaren webean ikus dezakezue.
Izena emateko
Jardunaldia ETE-ei, kooperatibei, lan-sozietateei, enpresa txiki eta ertainetan espezializaturiko departamentuei, autonomoei, administrazioen ordezkariei eta internazionalizazioaren gaia interesatzen zaien pertsona guztiei zuzenduta dago.Izen-ematea doan da eta honako web honetan formaliza daiteke: www.jornadabancacooperativa.com. Ezin bazarete jardunaldira etorri, Twitterren bitartez jarrai dezakezue: @jornadabancoop.
Zein da zure erreakzioa?