
Irabazi Wii bat LABORAL Kutxaren Erronka berriarekin
2013-10-10
Irabazi Wii bat LABORAL Kutxaren Erronka berriarekin
Asteburu honetan hasiko da Endesa Liga, eta berarekin batera LABORAL Kutxaren lehiaketa berri bat. LABORAL Kutxa Erronkan saski-baloiari buruz zenbat dakizun erakutsi eta Wii bat irabazteko aukera izango duzu.
Parte hartu ahal izateko, www.desafiolaboralkutxa.com webgunean dagoen inprimakia bete edo Facebookeko zure profiletik sartu behar duzu jokoan, loginerako prestatu dugun botoian klikatuz. Zeure kontua aktibatzen duzunean, aldian-aldian sartzeko aukera izango duzu (lehiaketako oinarrietan ikus dezakezu egutegia), pronostikoak egin eta test erako galderei erantzuteko. Horrela, puntuak biltzen joango zara.
Endesa Ligako lehen 8 jardunaldietan zehar burutuko da erronka. Astero, partida bakoitzeko irabazleen pronostikoaren kiniela ez ezik, ligari eta parte hartzen duten taldeei buruzko hiru galdera berri ere aktibatuko dira.
Sariak
- Nintendo Wii kontsola bat, jokoaren 8 jardunaldietan zehar puntu gehien bildu dituen pertsonarentzat.
- Gainera, beste Wii bat ere zozkatuko dugu 8 jardunaldietakoren batean lehen tokian gelditu diren gainerako jokalarien artean (jokoaren irabazlea izan ezik).
Aparteko puntuak

Onartzen duzu erronka? Dagoeneko lehen jardunaldiko kinielan eta galderetan sartzeko aukera duzu. Larunbatean 19:00etan amaituko da erantzuteko aukera.
Zorte on!
Legezko oinarriak (PDF)
Zein da zure erreakzioa?