Iraila: ez eman amore

Iraila: ez eman amore

1 min.

Iraila: ez eman amore

Batzuetan, bizitzak dena kentzen dizu, bizitza bera eta hura topera bizitzeko gogoa izan ezik. Halaxe gertatzen zaio Aitor Francesena “Gallori”, kemen handiz gainditu behar baititu eguneroko oztopoak, beti maite izan duena egiten jarraitzeko: olatuen gainean hegan egitea.Sortzetiko glaukomarekin jaio zen, eta 14 urte zituela eskuineko begia galdu zuen. 2012ko udan, surfean ari zela izandako istripu baten ondorioz, ikusmena zuen begia ere galdu egin zuen. Baina horrek ez zuen geldiarazi.

“Banekien itsu gera nintekeela, eta heldu egin zen egun hori. Hasperen egin eta hauxe esan nuen: ez diot ezeri ere uko egingo”. Esan eta egin. Kemen handia erakutsiz, Gallok inoiz ez du pentsatu gehien maite duen kirola baztertzea; hau da, bere desgaitasunagatik gehien maite duenaz egunero ez gozatzea. Areago, ahaztu ere egiten zaio itsua dela.Surf-irakaskuntzaren aitzindarietako bat ere izan da. Hala, Estatuko lehen surf-eskola sortu zuen, eta surflari ospetsu asko trebatu ditu bertan, hala nola Aritz Aranburu, Asier Muniain eta Kepa eta Eneko Acero. Liburu bat ere idatzi du, eta izenburuak haren pentsaera laburbiltzen du: 'Querer es poder’ (‘Nahi izatea ahal izatea da’).

Baikorra eta tematia izanik, nahi duguna egin dezakegula uste du Gallok. “Itsua izan arren, bizitza topera bizi nahi dut”. Eta hori egiten du egunero, uretan nahiz lehorrean. Izan ere, amore ez ematea beste modu bat da bizitzak ematen dizunetik ezer ez galtzeko.

Irakurri gure egutegiko gainerako hilabeteak eta ezagutu honelako historia gehiago.


Zein da zure erreakzioa?