Iraultza teknologikoa. Etika, Humanismo eta Zientzia Elkarrizketak
2017-05-10
Iraultza teknologikoa. Etika, Humanismo eta Zientzia Elkarrizketak
Konferentzia teknologikoa, LABORAL Kutxaren Etika, Humanismo eta Zientzia Elkarrizketek hamar urte bete dituzte, maiatzaren 11, Donostian.
Iraultza teknologikoa. Etika, Humanismo eta Zientzia Elkarrizketak
Erantzunak, maiatzaren 11n, Donostian
Horretaz guztiaz, teknologiaren aukerez eta horren arrisku eta ziurgabetasunez mintzatu ziren, maiatzaren 11n, Donostian, alde batetik, filosofian doktore, ikertzaile eta matematikari bat eta, bestetik, fisikari bat, gure bizitzan guk uste baino presentzia handiagoa duen arlo batean aditua: adimen artifizialean. Lehena Javier Echeverría da, gaur egun ikerkuntza-irakaslea Ikerbasque Berrikuntzaren Euskal Agentzian eta iaz urteko euskal curriculumik onenaren Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa saria irabazi zuena. Bigarrena, Humberto Bustince dugu, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Automatika eta Konputazio Departamentuko katedraduna.LABORAL Kutxaren Etika, Humanismo eta Zientzia Elkarrizketen X. edizioa ireki zuen hitzaldia arratsaldeko Gipuzkoako hiriburuko Londres hotelean egin zen. Moderatzailea Xabier Goicoechea izan zen, Donostialdea ESIko zuzendariorde medikoa (azken urteotan ziklo hauek bultzatu dituen erakundeetako bat da Donostialdea ESI).
Hamar urteko elkarrizketak eta gogoetak
Orain hamar urte, hainbat ezagutza-arlotako adituak bilduko zituen eztabaidarako eta pentsamendurako foro bat sortzeko asmoa bultzatu genuen LABORAL Kutxan, haiei entzun eta haiekin hitz egiteko helburuarekin. Aditu horiek bokazio humanista izan behar zuten, baita interes handiko ibilbide profesionala ere, bai zientziaren alorrean, bai publiko handiarentzat interes orokorrekoa izan zitekeen beste arloren batean. Areago, haien elkarrizketak gai izan behar zuen gaurkotasuneko eztabaida handietakoren batzuk argitzeko eta bizi garen mundua, aldaketa sozialak eta teknologikoak direla eta etengabe asaldatuta dagoena, hobeto ulertzeko.Orain, hamar urte geroago, Etika, Humanismo eta Zientzia Elkarrizketak errealitate bat dira, eta harro senti gaitezke haietaz; izan ere, urtez urte, oso gai interesgarriez hausnartzeko aukera eman digute, hala nola emozioak kudeatzeko dugun gaitasunaz, osasun publikoan egiten den minaren tratamenduaz eta hezkuntzaren mugez. LABORAL Kutxan horrelako ekimenak bultzatzen jarraituko dugu; izan ere, aukera ematen digute gizarte-lanaren esparruan gure ekarpena egiteko sortu gintuen eta hainbeste zor diogun gizartearen aurrerabideari.
Zein da zure erreakzioa?