Jada hemen da: LABORAL Kutxaren aplikazio mugikorraren berritasun guztiak

Jada hemen da: LABORAL Kutxaren aplikazio mugikorraren berritasun guztiak

4 min.

Jada hemen da: LABORAL Kutxaren aplikazio mugikorraren berritasun guztiak

Duela gutxi, urte hau gure banka mugikorrarentzat oso garrantzitsua izango zela aurreratu genizun, eta gaur esandakoa egiaztatzera gatoz, dagoeneko LABORAL Kutxaren telefono mugikorrerako aplikazio berria deskarga baitezakezu.

2Guztiz berritutako banka mugikorra lortzeko eman dugun lehen urratsa da, eta zuek haren berritasun guztiak ezagutu ditzazuela nahi dugu, baita hura probatu eta zer hobetuko zenuketen esatea ere. Aplikazioa lehendik deskargatuta bazenuen, eguneratzeko oharra iritsiko zitzaizun seguruenik. Eta oraindik ez baduzu... Zeren zain zaude? Google Play eta Apple Store plataformetan aurkituko duzu.

Diseinu berria eta berritasun asko

3.euskOrain arte, gure app mugikorrari esker kontuak kontsultatu, intsuldaketak eta transferentziak egin, mugikorra kargatu, Dispon kreditu bat eskatu eta aseguruen eta burtsako zerbitzuetara sar zintezkeen. Aukera horiek guztiak mantendu egin ditugu jakina, baina orain, diseinu berritua, modernoa eta intuitiboa izateaz gain, eta posizio guztiak bistaratzeko modua hobetzeaz gain, zure txartelekin lotutako hainbat eragiketa gehitu ditugu −mahaigaineko bertsiotik egin zitezkeen, baina ez telefonotik−.

Lehen ordenagailuz bakarrik egin zenitzakeen eta orain mugikorrarekin ere egin ahal izango dituzun eragiketak:

  • Laburpenaren kontsultak. Zure eragiketa guztiei buruzko informazio guztia izan dezazun.
  • Erosketa geroratua: Zure erosketak 3, 6, 9 edo 12 hilabetetan ordain ditzazun, mezu bakar bat bidalita.
  • Horrez gain, erosketa elektroniko seguruaren zerbitzuan alta hartzeko aukera eskaintzen dizugu. Zerbitzu hori erosketak Internet eta txartel bidez egiteko doako sistema segurua da.
  • Txartelak pertsonalizatzea: Kategoria bat hautatu (kultura, animaliak, musika, natura, paisaia...), irudi bat aukeratu eta txartel pertsonalizatua bidaliko dizugu.
  • Txartel berria eta stickerra eskatzea: Orain, zure ordenagailuko Online Bankan bezain erraza izango da txartel bat eskatzea. Sticker bat ere eska dezakezu, zure mugikorra kreditu-txartel bihurtzen duen pegatina.4.eusk
  • Kreditua kontura eta kontutik txartelera dirua intsuldatzea: Ba al duzu saldorik zure Visa txartelean? Bada, orain zure kontura intsuldatu ahal izango duzu mugikorra erabiliz, baita kontutik txartelera ere. Nahiago duzun bezala!
  • App berriarekin, zure txartelak aktibatu ahal izango dituzu zure smartphone bidez. Txartelari atxikitako kontua ere aldatu ahal izango duzu.
  • Kargatu egin behar den mugikorra duzu? Bada gehitu saldoa app hau erabiliz!

LABORAL Kutxako Banka Mugikorraren funtzionalitate berriak

5.euskGainera, gure app berriak telefono bidez bakarrik egin ahal izango diren zenbait eragiketa txertatu ditu.
  • Push jakinarazpen berriekin berehala jakingo duzu zure kontuekin eta txartelekin gertatzen dena.
  • Sinpletasun handiagoa eskaera handia duen eragiketetako batean. Orain azkarrago eta errazago egingo dituzu kontuen arteko transferentziak eta intsuldaketak.
  • Online txartelen mugimenduak kontsultatu ahal izango dituzu, baita zure zor-txartelen kasuan ere.
  • Gainera, mugimenduaren xehetasunak ikusi ahal izango dituzu saltokiaren geolokalizazioari esker.
  • Lapurtu egin dizute? Poltsa edo diru-zorroa galdu duzu? Blokeatu txartela zure telefonotik.
  • Bankuko helbideratze bat kontuz aldatu nahi duzu? Hori ere egin ahal izango duzu.
Hori guztia diseinu berriarekin eta push jakinarazpenekin, hau da, berritasun garrantzitsuenen berri emango dizuten jakinarazpen pertsonalizatuekin, aplikazioan sartu beharrik izan gabe. Zure diruarekin gertatzen den guztia jakin dezazun.

Eta hasiera baino ez da

Hurrengo hilabeteetan, Online Banka berria garatzeko helburuarekin lan egiten jarraituko dugu, diseinu modernoagoa eta nabigazio intuitiboagoa izan ditzan. Gure helburu nagusia gailu guztietara egokituko den teknologia bat lortzea da, zure ordenagailuan, mugikorrean edo tabletan funtzionalitate berberak izan ditzazun. Aplikazioan nahiz mahaigaineko bertsioan egindako aldaketa garrantzitsuen berri emango dizuegu, hura ere aldatu egingo baita azken hilabeteetan.Hasieran esan dizugun moduan, zure feedbacka, iradokizunak, galderak, zalantzak eta kritikak jaso nahiko genituzke. Zuri entzuteko gaude!


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Teknologia Segurtasun informatikoa