Joka itzazu Liga eta Errege Kopa Euskadiko Kutxarekin eta  AEBrako bidaia bat irabaz dezakezu, NBA ikusteko

Joka itzazu Liga eta Errege Kopa Euskadiko Kutxarekin eta AEBrako bidaia bat irabaz dezakezu, NBA ikusteko

2 min.

Joka itzazu Liga eta Errege Kopa Euskadiko Kutxarekin eta AEBrako bidaia bat irabaz dezakezu, NBA ikusteko

ACB Liga hastear da eta, horrekin batera, "La Liga con Caja laboral" jokoa hasi da gure Facebook-eko orrian. Jokoak sari mamitsuak eskaintzen ditu eta, funtsean, Ligari eta Errege Kopari buruzko galderak zuzen erantzutean datza.

Lehen galdera prest dago jada, eta urriaren 8ra (larunbatera) arteko epea izango duzu erantzuteko, hain zuzen lehen jardunaldia hasi baino ordubete lehenago erantzuna emanda egon behar da. Hilaren 9ko partiden ondoren, hurrengo galdera jarriko dugu, eta horri  ere hurrengo jardunaldia hasi baino gutxienez ordubete lehenago erantzun beharko diozu.  Hau da, jardunaldi bakoitzaren ondoren argitaratuko ditugu galderak, eta hurrengo jardunaldia hasi baino gutxienez ordubete lehenago erantzun beharko diezu.  Galderak test motakoak dira eta bakoitzari emandako azken erantzuna soilik gordeko da.

Zuzen erantzuten duzun galdera bakoitzeko 50 puntu erantsiko dituzu zeure markagailuan. Eta zeure lagunak lehiaketan parte hartzera gonbidatzen badituzu, puntu gehiago irabaz ditzakezu: puntu bat gonbidatu bakoitzeko, eta 10 puntu gehienez.

Horrez gain, hilean behin "alley-oop" galdera bat argitaratuko dugu. Litekeena da galdera horrek saskibaloiarekin zerikusirik ez izatea. Nolanahi ere, asmatzen baduzu, 100 puntu irabaziko dituzu.

Ligako sariak

Liga amaitzen denean. Jardunaldi guztietan punturik gehien metatu dituzten hiru erabiltzaileek honako sari hauek irabaziko dituzte:
  • Lehen saria: Bi lagunentzako astebeteko bidaia AEBra eta NBAko partida bat ikusteko bi sarrera. Sariak honako hauek hartzen ditu barne: AEBra joateko eta itzultzeko hegaldiak, hoteleko egonaldia mantenu erdiko erregimenean, hoteletik aireportura eramatea eta NBAko partida bat ikusteko bi sarrera. Datak eta jatorriko hiria irabazlearen eta Euskadiko Kutxaren artean hitzartuko dira, saria eman aurretik.
  • Bigarren saria: iPad 2 bat.
  • Hirugarren saria: iPod Touch bat.
Gainera, hiru irabazleok, Euskadiko Kutxaren bezeroak badira, taldearen elastiko bat ere jasoko dute.

Bestalde, Ligak irauten duen bitartean, sariak izango dira hilero-hilero, hilabete horretan punturik gehien lortzen duten bi erabiltzaileentzat:

  • Lehenarentzat, iPod Schuffle bat.
  • Bigarrenarentzat, Caja Laboralen saskibaloiko baloi bat.

Errege Kopako sariak

Errege Kopako lau jardunaldietan punturik gehien metatu dituzten hiru erabiltzaileek ere sariak lortuko dituzte:
  • Lehen saria: iPad 2 bat.
  • Bigarren saria: iPod Touch bat.
  • Hirugarren saria: iPod Nano bat.
"Ligako txapeldunek" bezala, Euskadiko Kutxaren bezeroak diren irabazleek taldearen elastiko bat ere jasoko dute.

Zeren zain zaude? Sar zaitez gure Facebook-eko orrian eta erakutsi zenbat dakizun!


Zein da zure erreakzioa?