Komeni zait pentsio-plan bat ala BGAE bat izatea?

Komeni zait pentsio-plan bat ala BGAE bat izatea?

3 min.

Komeni zait pentsio-plan bat ala BGAE bat izatea?

Agian hitzik egokiena ez da “beharra”, eta galdetu behar genuke pentsio-plan bat edo BGAE bat “komeni” ote zaigun. Eta, kasu horretan, erantzuna baiezkoa izango litzateke ziur aski. Eta hori ez dugu esaten LABORAL Kutxan ari garenok bakarrik, baita, besteak beste, Espainiako Bankuko gobernadoreak ere, pentsio publikoak osatzeko aurrezki pribatua sustatzeko eskatu baitzuen iaz. Ondorengo infografian eta testuan gako batzuk emango dizkizugu, zure pentsiorako edo zure BGAErako –Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako berariazko produktua da hori– aurrezten hastea komeni zaizun ala ez erabaki dezazun.

https://www.youtube.com/watch?v=zXLRRqck6aY

Zenbait datu

Espainiako Bankuko gobernadorearen hitz horiei datu bat baino gehiago erantsi ahal diegu. Esanguratsuenetako bat Erretiroei buruzko Munduko Indizearena da. Horren arabera, erretiro-pentsioen inguruko segurtasunik txikiena duten herrialde aurreratuenetako bat da Espainia. Natixis Global Asset Management erakundearen sailkapen horrek mundu zabaleko pentsio-politiketan jardunbiderik egokienak aztertzen ditu eta, dioenez, 2013tik aurrera, Espainiak etengabe galdu ditu postuak sailkapen horretan; izan ere, 2016an, 43 herrialdetan 37. postuan dago Espainia. Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan ere, duela urte batzuk baino okerragoa da egoera. 2015ean, azken urteetan lehen aldiz, kobratutako batez besteko zenbatekoak aurreko ekitaldian baino txikiagoak izan ziren.

Kalkulu berriak

Kolektiborik kalteberenen artean, norbere konturako langileak, emakumezko langileak eta langile autonomoak ditugu. Enplegu Ministerioaren arabera, pertsona horiek, batez beste, inoren kontura ari direnek baino 463 euro gutxiago jasotzen dituzte hilean. Izan ere, langile autonomoei kotizazio-oinarri txikia izatea komeni zaie, haien jardueran gastu handiegirik ez sortzeko. Halere, hori arazo bat da, gutxi kotizatzea kaltegarria baita erretiroa hartu ondoren.

Baina gehiago dago. Lan-bizitzaren jarraipena errazteko neurriei buruzko lege-dekretua 2013an onartu zenetik, langile autonomoaren kotizazio-baldintzak aldatu egin dira. Gaur egungo erretiro-adina 65 urte eta hilabete batekoa da, baina adin hori luzatu egingo da pixkanaka, harik eta 2027an 67 urtekoa izan arte. Infoautónomos atarian azaldu dutenez, 2018ra arte urtero hilabete bat gehiago izango da, eta urte horretatik aurrera, urtero bi hilabete gehiago. Beraz, horixe izango da inoren konturako langile gehienek erretiroa hartzeko adina. Erretiroa 65 urterekin hartzeko, legeak “lan-karrera osoa” eskatzen du, hau da, 38 urte eta 6 hilabete kotizatuta izatea.

Eta jende askok, norbere konturako langileek zein inoren konturakoek, honako hau jakin nahi dute, noski: zenbat kobratuko duten.

Onena, LABORAL Kutxara joatea

Ez da erraza jakitea. Kalkulu konplexua da eta, orain arte bezala, kotizatutako urte kopuruaren eta kotizazio-oinarriaren araberakoa da. LABORAL Kutxaren webgunean gutxi gorabeherako simulazioa egiteko aukera dago, oso erraz. Eta, jakina, bulegora joan eta gure gestore espezialistari kontsultatzea gomendatzen dugu. Horretarako daude!

Horrez gain, Gizarte Segurantzako bulegoetara joan gaitezke. Bertan, erretiroa hartuko bagenu zenbat kobratuko genukeen jakiteko estimazioak egin ditzakete, guri laguntzeko. Datu hori funtsezkoa izan daiteke, erretiroari begira aurrezten hasi behar dugun eta pentsio-plan bat ireki behar dugun erabakitzeko. Hau da, diru kopuru baten ekarpena aldizka egiten hasi behar dugun, gure pentsioa osatzeko.

Kasu horretan, ohiko galderak bi dira. Lehenengoa: atera al dezaket diru hori, behar badut? Bigarrena: zerga-abantailarik izango al dut?

Diruaren erabilgarritasuna

Hasiera batean, horrelako plan baten helburua ez da dirua aldez aurretik erabiltzea. Halere, horrek ez du esan nahi ezin daitekeenik. Izan ere, legeak hori egiteko kasu batzuk aurreikusten ditu, hala nola langabezia, gaixotasuna, ezintasuna edo heriotza. Pentsio-planaren kasuan, 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera, 10 urtetik gorako antzinatasuna duten ekarpenak berreskuratu ahal izango dira. BGAE-en kasuan, legea ez da aldatu, eta dirua berreskuratzeko aukera ematen dute lehen ekarpenak 10 urte baino gehiago dituenean.

Zerga-abantailak

Bai pentsio-planek bai aurreikuspen-planek (Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako produktu espezifikoak dira, lehenago azaldu dugunez) zerga-abantailak dituzte eta zerga-oinarri orokorra murrizten dute.
  • Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba: aurreikuspen-planek 5.000 euroko muga dute urtean zerga-oinarria murrizteko.
  • Nafarroa: zerga-oinarria murrizteko urteko muga 5.000 euro edo lanaren eta jarduera ekonomikoen errendimendu garbien % 30ekoa da. Eta, 50 urtetik gorakoen artean, 7.000 euro edo % 50.
  • Estatuko gainerako lurraldeak: zerga-oinarria murrizteko urteko muga 8.000 euro edo lanaren eta jarduera ekonomikoen errendimendu garbien % 30ekoa da.

Labur esanda:

Ekonomiaren egoera ikusita, hobe da zuhurra izan eta erretiro-pentsioen osagarri batean pentsatzea. Hortaz, langile guztiek euren etorkizuna planifikatu eta LABORAL Kutxako gestorearengana jo behar lukete, beharrezko kalkuluak egiteko. LABORAL Kutxan informazio-eskaera guztiei erantzuna eman ahal diegu, eta erretirorako aurrezki-produktuen sorta bat dugu,  edozein egoera estaltzeko.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Online bankua