Kotxea erosi nahi duzu? Euskadiko Kutxak erabakia hartzen lagunduko dizu

Kotxea erosi nahi duzu? Euskadiko Kutxak erabakia hartzen lagunduko dizu

1 min.

Kotxea erosi nahi duzu? Euskadiko Kutxak erabakia hartzen lagunduko dizu

simulador_compra_coche_prestamoEuskadiko Kutxak dituen hainbat erraminta ezagutzera ematen jarraitzeko asmoarekin, gaur kotxea ordaintzeko hilabeteroko maileagua, simulagailu erraz batekin nola kalkulatu erakutsiko dizugu.

Zenbait datu bete besterik ez duzu egin behar. Lehenik eta behin, adierazi zenbat diru eskatu nahi duzun, eta ondoren, aukeratu zenbat denboran amortizatu nahi duzun mailegua. Azkenik, aukeratu interes-tasa. Aurrez zehaztuta daude amortizatzeko sistemaren datuak eta kapitala eta interesak ordaintzeko aukeran dauden epeak.

Ondoren, sakatu “onartu” eta simulazioaren laburpen txiki bat ikusiko duzu, honako datu hauek dituena: eragiketarako dirua, eskaturiko kapitala, interesak, eragiketaren kostu osoa, kuotaren zenbatekoa eta kuota kopurua.

Simulazioan aurrera egiteko, sakatu “jarraitu”, eta mailegua amortizatzeko epean ordaindu beharko dituzun kuota guztien zerrenda ikusiko duzu. Kopuru hori bi taulatan zehaztuta agertuko zaizu: taula batean interesak azalduko dira, eta bestean kapitala. Izan ere, hilero ordainduko duzun kuotaren zati bat interesak ordaintzeko izango da, eta bestea maileguan eskaturiko kapitala ordaintzeko.

Ez ahaztu: simulazioaren datuak gutxi gorabeherakoak dira. Informazio gehiago nahi baduzu, jo Euskadiko Kutxaren bulegoetara eta atseginez lagunduko dizute.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Maileguak Kreditu lerroak