Kreditu-txartelak urtarrileko beherapenetan erabiltzeko gomendio garrantzitsuenak
2015-01-07
Kreditu-txartelak urtarrileko beherapenetan erabiltzeko gomendio garrantzitsuenak
Ezer baino lehen, urte-hasiera honetan 2015 oso zoriontsua opa nahi dizuegu. Ikusten duzuenez, atsedenaldi laburra agindu genizuen blogean, eta horrela izan da. Erregeak igaro berri dira Gabonetako azken opariekin, eta hemen gara berriro ere, zuen eguneroko bizitzarako, eta batez ere etxeko ekonomiarako, erabilgarriak izango zaizkizuen kontuak azaltzeko zereginarekin jarraitzeko prest. Eta egunotan, gure poltsikoari begira urtarrileko aldapari aurre egiteak kezkatzen gaituenez, beherapenei ahalik eta etekinik handiena ateratzen lagundu nahi dizuegu. Hain zuzen ere, ekonomiari dagokionez zaila den urteko lehen hilabete honetan, kreditu-txartelei ahalik eta etekinik handiena ateratzeko moduaz arituko gara.
Urtarrila: txartelen hilabetea
Jakina denez, kreditu-txartelak eguneroko ohiko finantza-tresna bilakatu dira, edozein motako erosketak egiteko erabiltzen baititugu. Baina, ba al zenekien urteko sasoi honetan erabiltzen direla gehien? Joera naturala da, zalantzarik gabe, izan ere, Gabonen osteko diru-kontuek eta beherapenek bat egiten baitute urtarrilean. Ondorioz, urteko lehen aste hauetan txartelak kontrolik gabe erabiltzeko arriskua dago, gehiegi zorpetzeko arriskua, alegia. Beraz, komenigarria da txartel bakoitzaren ezaugarrien eta dagozkion gastu gehigarrien berri izatea. Horregatik, beherapenetan txartelak arduraz erabiltzeko gomendio garrantzitsuenen zerrenda osatu dugu:
- Ez erabili erosketa guztietarako, egoera jakin batzuetan baizik. Aurrekontua finkatzea eta beharrezko erosketen zerrenda egitea da onena.
- Txartelen kostu gehigarrien berri izan behar dugu eta horiek onartu. Kreditu-txartel guztiak ez dira berdinak. Kontratatu aurretik hainbat alderdi hartu behar dira kontuan, hala nola, interes-tasa, komisioak, penalizazioak eta txartelari ezarri zaion muga.
- Aukeratu modalitaterik egokiena hilean egindako erosketak finantzatzeko. Finantza-erakundeek malgutasun handia eskaintzen dute gastua hilabeteka zatitzeko eta kuota bakoitzaren zenbatekoa erabakitzeko. LABORAL Kutxaren kreditu-txartelekin bezeroak erabakitzen du hilean zenbat ordainduko duen.
- Balia ezazu ordainketa geroratzeko aukera gastuak esanguratsuak direnean. Kontuan hartu behar dira erosketaren zenbatekoa geroratzeagatik ordaindu beharreko interesak.
- Aprobetxa itzazu finantzaketa eskuratzeko erakunde gehienek eskaintzen dituzten erraztasunak. Kreditu-beharraren aurrean, LABORAL Kutxak Dispon kreditua eskaintzen du, dirua berehala eskuratzeko aukera ematen duena, paperik bete gabe eta azalpenik eman gabe.
- Kontrola itzazu gastuak zorroztasunez. Ezinbestekoa da kontuen egoera eta egindako ordainketak kontsultatzea, karguak egoki burutu direla egiaztatzeko.
- Babesa gerta litezkeen aldaketen aurrean. Erosketen ordainagiriak eta egiaztagiriak gordetzea da berme bakarra erositakoa itzultzeko edo eraginkortasunez erreklamatu ahal izateko.
- Erosketa-garantia: Merkatuan diren txarteletako askok horiekin erositakoa estaltzen duen asegurua eskaintzen dute.
Zein da zure erreakzioa?