Euskal kulturari buruzko albistegia eta haurrentzako euskarazko gomendioak, LABORAL Kutxan 2024ko prestatu ditugun nobedadeen artean

Euskal kulturari buruzko albistegia eta haurrentzako euskarazko gomendioak, LABORAL Kutxan 2024ko prestatu ditugun nobedadeen artean

4 min.

Euskal kulturari buruzko albistegia eta haurrentzako euskarazko gomendioak, LABORAL Kutxan 2024ko prestatu ditugun nobedadeen artean

Ia egoera guztietan egoten da ondo datorren esaera zahar bat baina egoera guztietan ondo datorren esaera zaharrik ez dago. 

 

Batzuetan kontrakoa dirudien arren, urte berriaren hasierak ez gaitu inolako aldaketarik egitera behartzen, baina egutegi aldaketarekin animatu egin gaitezke aldaketak egitera eta aurten, LABORAL Kutxan, animatu egin gara. Hainbat dira martxan jarriko ditugun proiektu berriak eta horregatik sentitzen dugu, urte berriari ezezik, aro berri bati hasiera ematen ari garela, gure bezeroen eta sare sozialetako jarraitzaleentzat interesgarriak izatea espero dugun formatu eta eduki berriekin. 

 

Euskal kulturaren alorreko nobedadeak eta haurrei zuzendutako euskarazko edukiak izango dira etapa berri honetako protagonistetako batzuk. Hilean behin lehiaketa bat antolatuko dugu, bideo bidezko albistegi laburrak egingo ditugu eta hiru buletin berri. 

 

Jakin nahi duzu zer den pentsatuta daukaguna? Banan-banan kontatuko dizkizugu berritasun guztiak:

 

Euskal kulturak dakartzan nobedadeak, bideoan edo emailez

 

LABORAL Kutxak sortu zenetik eman dio laguntza eta babesa euskal kulturari. Artista handiei eta ekimen kultural garrantzitsuei eman diegu laguntza. Musika jaialdiak eta antzezlanak babestu ditugu, ikus-entzunezko ekoizpenak eta literatur lanak, era guztietako sari, laguntza eta babesen bidez. 

 

Orain, kulturarekiko dugun konpromiso horrek eta, bereziki, euskal kulturarekiko dugun hurbiltasun horrek bultzatu gaitu euskal kulturaren gaurkotasuna laburbilduko duen hileroko buletin bat martxan jartzera. Literaturaren, zinemaren, arte eszenikoen edo musikaren arloko nobedade nabarmenenak eskainiko dizkie harpidedunei, zer irakurri, ikusi eta entzun dezaketen jakiteko.

 

Newsletter horrez gain, sare sozialak ere erabiliko ditugu euskal kulturaren arloko nobedadeak zabaltzeko. Aurten gehien bultzatuko dugun formatuan: bideoan. Hilabetero, newsletterraren edukiak laburbiltzen dituen albistegi labur bat jarriko dugu martxan. Gure jarraitzaileek edozein saretan  ikusi ahal izango dute, Instagram, TikTok, X (lehen Twitter) eta Facebook.

 

 

Haurrentzako euskarazko edukiak ere gomendatuko dizkizuegu

 

LABORAL Kutxan beti saiatu gara euskararekin dugun konpromisoa betetzen eta ez ditugu inoiz haurrak ahaztu nahi izan. Izan ere, helduak bezain beste dira gizarte honen parte baina helduok sarriegi eskeintzen diegu behar baino arreta gutxiago. 

 

Horregatik, aurten, gure helburuetako bat bi esparru horiek batzea da, eta horretarako hilabetean behin haurrentzako eta nerabeentzako buletin berezi bat prestatu dugu eta kasu honetan ere, bi modutara zabalduko ditugu bere edukiak, testu moduan eta bideo bidez.

 

Buletinaren harpidedunei telesailak, filmak, marrazki bizidunak, liburuak, antzezlanak, bideojokoak eta euskaraz sortutako bestelako edukiak gomendatuko dizkiegu. Gizartearen parte handi batek bezala, geuk ere pentsatzen dugu garrantzitsua dela nerabeek eta haurrek euskarazko edukiekin disfrutatzea, beste hizkuntza batzuetan egiten direnekin bezain beste. Horregatik saiatuko gara publiko honentzat egiten diren edukiak zabaltzen, euskara beraientzat hizkuntza bizi eta zirraragarria izan dadin, aisialdirako egokia eta ikasgelatik harago disfrutatzeko modukoa. 

 

Erakundearen gaurkotasun osoa, baita bideoan ere

 

Hirugarren nobedadea, LABORAL Kutxari buruzko hilabeteroko albistegia izango da.   Erakunde edo enpresa batek arduraz jokatzeko, gardentasunez jokatu behar du, ezinbestean. Gizarteak kontuak eskatzeko prest egon behar du eta horretarako kontatu egin behar du zer egiten duen. Aurten, guk horixe egingo dugu. Lau astean behin, minutu batean -edo laburrrago!- hilabete horretan zer egin dugun kontatuko dizuegu. 

 

Hilabeteroko lehiaketa Instagramen: Euskararen Euskalkien Atlasa

 

Gure azken nobedadeak ilusio handia egiten dugu, LABORAL Kutxaren laguntzarekin egindako proiektu bikain bati probetxua ateratzen eta gizarteratzen lagunduko digulako. Euskararen Herri Hizkeren Atlasa lan bibliografiko zabala da, eta balio linguistiko handikoa. Euskalkiz-euskalki, ehunka mapa eta ilustrazioren bidez, euskarak daukan aberastasun lexiko izugarria erakusten du. 36 urte behar izan ziren proiektu hau egiteko eta Euskaltzaindiaren eta LABORAL Kutxaren arteko lankidetzareri esker osatu zen. 

 

Orain, gizarte sareen bidez zabaldu nahi dugu eta horretarako Instagram aukeratu dugu. Hilabetero, hitz bat aukeratuko dugu, euskalki desberdinetan dituen aldaerak erakutsiko dizkizuegu eta gure jarraitzaileak parte hartzera gonbidatuko ditugu hitz horrek adierazten duena nola esaten duten kontatzera. Inoiz galdetu al diozu zeure buruari beste tokiren batean zure etxean erabiltzen den hitz berezi hori erabiliko duten? Eta harritu al zara beste leku batean nola esaten den jakiterakoan? Hala bada, jarrai gaitzazu Instagramen dagoeneko egiten ez baduzu eta hilabetean behin zeuretzako moduko lehiaketa batean parte hartzeko aukera izango duzu.

 

Jarraitu gaitzazu Sarean!

 

Ez gaude Instagram-en bakarrik. Konturik badaukazu TikTok-en, X-en (lehen Twitter), edo Facebooken, jarrai iezaguzu eta sartu gure profiletara. Gure lemak beste modu dagoela esaten duelako eta, aurten, eduki erakargarri, interesgarri eta erabilgarrien bidez benetan beste modu bat dagoela frogatu nahi dizugulako. 


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Enpresaren erantzukizun soziala Zozketak