LABORAL Kutxa oinarrizko txirrindularitzarekin, Txirrindularitzako Euskadi Fundazioaren eskutik

LABORAL Kutxa oinarrizko txirrindularitzarekin, Txirrindularitzako Euskadi Fundazioaren eskutik

2 min.

LABORAL Kutxa oinarrizko txirrindularitzarekin, Txirrindularitzako Euskadi Fundazioaren eskutik

Seguruenik ez dizugu ezer berririk esango LABORAL Kutxak azken urteotan kirolaren munduarekin eta, bereziki, txirrindularitzarekin oso lotura estua izan duela gogorarazten badizugu. 2018. urtearen amaieran, lankidetza-hitzarmen historiko bat jarri genuen martxan Euskadi Fundazioarekin, gizonezkoen eta emakumezkoen oinarrizko txirrindularitza sustatzeko. LABORAL Kutxa-Txirrindularitzako Euskadi Fundazioaren talde berriak aurkeztuz, beste aurrerapauso bat eman dugu konpromiso horretan. Txirrindulari berriei beren ametsak betetzeko eta kirolaren munduan dituzten helburuak lortzeko aukera ematea da gure nahia.

LABORAL Kutxak eta txirrindularitzak balio berberak dituzte

Aurkezpen hori baterako apustua izan da LABORAL Kutxan defendatzen ditugun balioak sustatzeko, hau da, berdintasuna, ahalegina, hobetzeko grina eta talde-lana bultzatzeko. Era berean, txirrindularitza aldarrikatu nahi du, gazteen artean bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko modurik onenetakoa delako, jasangarritasunean oinarritutako etorkizuna eraiki ahal izateko.

Baina txirrindularitzaren aldeko gure apustu garbia ere islatzen du, eta, horregatik, zozketa eta deskontu bereziak egingo ditugu LABORAL Kutxaren hainbat ekipamendutan, herritar guztiak talde-lanean oinarritutako kirol hori egitera animatzeko.

Ibilbide hori egiteko, txirrindularitzaren munduan ospe gehien duten bi enpresa izan ditugu berriz ere pelotoiko kide: ORBEA eta Etxeondo. Izan ere, LABORAL Kutxak bien balio berberak partekatzen ditu proiektuaren hasiera-hasieratik.

Aurten ere, lankidetza horri esker, LABORAL Kutxak Txirrindularitzako Euskadi Fundazioaren proiektuak babestu ahal izango ditu, kadete, gazte eta 23 urtez azpikoen eliteko kategorietako kirolari gazteek prestakuntza jaso eta beren gaitasunak hobetu ditzaten, berdintasunaren eta aukera-bilaketaren ikuspuntutik.

Aurkezpen-ekitaldian, Txomin García LABORAL Kutxako lehendakaria oso harro agertu zen gazteek Fundazioaren lanean izan duten inplikazioagatik, eta elkarrekin lan egitera animatu zituen bertan parte hartu duten pertsona eta enpresa guztiak, “arrakasta-aukerak izango dituen talde bateratua” sortzen laguntzeko. Txomin Garcíak hainbat paralelismo egin zituen txirrindularitzaren munduarekin, eta azaldu zuen Fundazioaren maillotak janzten dituzten kirolariak “marka baten ordezkariak direla, eta marka horrek gazteenei bizitzako edozein arlotan hazten eta ilusionatzen lagundu nahi diela”. “Haien lorpenak dira, enpresa eta gizarte gisa, gure erdiespenen oinarria” esanez amaitu zuen.

Etapa berria, erronka berriak eta gogo handia LABORAL Kutxaren taldean

Ekitaldian, Fundazioko kategoria desberdinetako kide batzuek hitz egin zuten, besteak beste, Jon Lazkano taldeen zuzendariak. Hark azaldu zuenez, etapa berria “oso erronka polita izango da, anbizio handikoa eta desberdina”, eta “unean uneko egoeretara moldatu beharko dute”.

UCI Women Continental Team taldeko Paula Suárez txirrindulariak LABORAL Kutxako “giro ona” azpimarratu eta lehiaketetan hasteko gogoa nabarmendu zuen, haren taldekide Tania Calvok bezala. Calvo erreferentea da pistako eta errepideko txirrindularitzan. “Aurtengoa aldaketen urtea izan da. Abiaduratik iraupenera igaro naiz eta errepidea probatu nahi nuen berriz ere; eta hemen nago, oso gogotsu. Lehian hasteko eta etapa berri honetan dena emateko gogoa daukat”.

Bestalde, Unai Iribar 23 urtez azpikoen gizonezkoen taldeko txirrindulariak adierazi zuen Essorren denboraldia hasi dela dagoeneko eta ziur dagoela LABORAL Kutxak “denboraldi ona” egingo duela, lasterketak atzeratzen ez badira eta lehiaketan nolabaiteko jarraitutasuna badago.

Gogoratu zu ere gure taldeko kide izan zaitezkeela eta gure sare sozialetan arreta jarri behar duzula (TwitterFacebook eta Instagram), LABORAL Kutxaren ekipamenduen zozketetan eta deskontuetan parte hartzeko. Zain gaituzu!

 

[gallery size="medium" link="file" ids="32973,32975,32977,32979,32981,32983,32985,32987,32989"]


Zein da zure erreakzioa?