
Laboral Kutxak Donostiako Nazioarteko Triatloia babesten du eta bi dortsal zozkatuko ditu
2013-06-05
Laboral Kutxak Donostiako Nazioarteko Triatloia babesten du eta bi dortsal zozkatuko ditu
Orain arte Euskadiko Kutxak egin duen bezala, Atletico San Sebastianen XXVIII. Nazioarteko Triatloia babestuko du Laboral Kutxak ere. Triatletek ekainaren 30ean izango dute hitzordua.
Webaren bitartez dagoeneko ezin da izenik eman, ekitaldiak izan duen arrakasta handiaren ondorioz plaza guztiak bete baitira. Baina izena ematea ahaztu egin bazaizu eta parte hartzea nahi baduzu, oraindik garaiz zabiltza, izan ere, Laboral Kutxan bi dortsal zozkatuko ditugu.
Zozketa:
Zozketan parte hartzeko, bidali honako datu hauek posta elektroniko bidez comunicacion@laboralkutxa.com helbidera, ekainaren 13ko 23:59 baino lehen:
- Izena eta bi abizen:
- NAN
- Jaioteguna
- Lizentzia-zenbakia (federatua bazara)
- Txip-zenbakia (zeure txipa baduzu)
- Telefonoa
- Helbide elektronikoa
Zorte on!
Zein da zure erreakzioa?