LABORAL Kutxak Radio Bilbaoren bikaintasunaren saria babesten du
2017-02-16
LABORAL Kutxak Radio Bilbaoren bikaintasunaren saria babesten du
Radio Bilbaoren bikaintasunaren saria, LABORAL Kutxak babestua eta entzuleen bozketaren bidez emana.
Noski, ez gara bakarrak. Badaude filosofia horri jarraitzen dioten pertsonak, enpresak eta erakundeak ere, gizartea hobetzen dutenak, eta aintzat hartu behar ditugu. Hori dela eta, Bizkaiko irratirik zaharrenarekin bat eginda, LABORAL Kutxaren Bikaintasunaren Saria aurkezten dugu. Radio Bilbaoren entzuleek emango dute saria, eta, hori dela eta, zure laguntza behar dugu.
LABORAL Kutxak Radio Bilbaoren bikaintasunaren saria babesten du
Proposatu hautagai bat Radio Bilbaoren webgunean…
Zure iritziz lan bikaina egiten duen norbait ezagutzen duzu? Erakunde edo enpresa baten lana miresten duzu? Sartu Radio Bilbaoren webgunean eta proposatu haren izena. Epe laburra daukazu, otsailaren 19a arte....eta eman botoa bikaintasunari, saria lor dezaten.
Kategoria bakoitzean boto gehien lortzen duten pertsonak, enpresak eta erakundeak bigarren fasera pasako dira. Fase hori otsailaren 20an hasiko da, eta fase horretan ere parte hartu ahal izango duzu, kategoria bakoitzean boto bat emanez. Behin baino gehiagotan bozkatu ahal izango duzu, betiere, boto baten eta hurrengoaren artean 24 ordu igarotzen badira. Bozkatzeko azken eguna otsailaren 28a izango da, eta sariak martxoaren 6an emango dira. Orduan jakingo dugu zein diren irabazleak.Parte hartu Radio Bilbao entzunez!
Pertsona, enpresa eta erakunde miresgarriek gure esker ona merezi dute. Gizarte-aurrerabidea sustatzeaz gain, ahalik eta ondoen gidatzen gaituzte, euren ereduaren bidez. Emaiezu merezi duten laguntza hautagaitzat proposatuz, eta, gertatzen den guztiaren berri jakiteko, entzun ezazu Radio Bilbao eta jarrai gaitzazu sare sozialetan.Zein da zure erreakzioa?