LABORAL Kutxaren Contactless txartel berriak

LABORAL Kutxaren Contactless txartel berriak

2 min.

LABORAL Kutxaren Contactless txartel berriak

Txartelarekin ordaintzea, txartela saltokiko datafonoan edo terminalean sartu gabe. Aukera hori eskaintzen du Contactless teknologiak, eta dagoeneko hasi gara gure txarteletan txertatzen. Ordainketak eta eragiketak orain arte bezain seguruak izango dira, baina txartela erabiltzea askoz erosoagoa izango da. Interesatzen al zaizu? Gure txartel berrien nondik norakoak azalduko dizkizugu, zein teknologia erabiltzen duten eta noiz izango diren eskuragarri.

Zer dira?

Itxuraz, Contactless txartelak eta orain artekoak berdinak dira, baina berriek logo bereizgarria dute (lau uhin, txikitik handira jarrita). NFC edo Near Field Communication teknologia dute. Irismen laburreko eta goi-maiztasunezko teknologia da, eta txartelen eta datafonoen arteko datu-trukea ahalbideratzen du, bien artean kontakturik ez badago ere. Hori bai, txartelak eta datafonoak teknologia hori izan behar dute.

Nola erabiltzen dira?

Erabilera oso erraza da: erosketaren zenbatekoa tekleatu behar da datafonoan –orain arte bezala- eta txartela gailura hurbildu, 3 edo 5 zentimetrotara. Biek Contactless teknologia baldin badute eta erosketaren zenbatekoa 20 eurotik beherakoa bada… kito. Erosketa burutu da. Zenbatekoa kopuru horretatik gorakoa bada, berriz, saltokiko terminalak gure PIN kodea sartzeko eskatuko digu. Bi kasuetan erosketaren ordainagiria jasoko dugu, jakina.

Aukera berriak, lehengoez gain

Aukera berriak eskaintzeaz gain, txartelok orain artekoei eutsiko diete, noski: Contactless delakoa txiparen eta betiko banda magnetikoaren teknologien osagarri izango da. Beraz, betiko moduan ordaintzen jarraitzeko aukera eskaintzen du, hau da, txartela datafonoan sartuta, orain arte bezala. Izan ere, Contactless teknologiak haririk gabeko bilakatzen du egungo txartelek duten txipa. Eta berritasuna ez dugu gure kontuan nabarituko:  Txartel berriek aurrekoen kostu berbera dute.

Hedapen mailakatua

Contactless txartel berriek poliki-poliki hartuko dute aurrekoen tokia.

  • Araba eta Nafarroa Contactless dira jada: Araban eta Nafarroan hemendik aurrera egingo diren txartel berri guztiak Contactless teknologiadunak izango dira. Eta baita birjaulki eta berrituko diren guztiak ere.
  • Gainontzekoak, urte-bukaeran:Gainontzeko sukurtsaletan urte-amaieran hasiko dira txartel berriak, birjaulkitakoak eta berritutakoak Contactless teknologiarekin plazaratzen.
  • Online Banka ere Contactless da txartel berrientzat:Contactless teknologia lehenbailehen izan nahi duzula eta Araba edo Nafarroatik kanpo bizi zarela? Lasai. Gure online bankatik egindako txartel berrien alta guztiak Contactless dira irailaren 24tik aurrera
  • Eta zure sukurtsalean txartela aldatzeko eska dezakezu, doakoa da:Gure bezero guztiek, bizi diren tokian bizi direla, txartel zaharra aldatu eta Contactless teknologiaduna eskuratzeko aukera dute, doan, euren sukurtsalean eskatuta.
NFC: Erosoagoa baina lehengoa bezain segurua

2017. urterako, mundu osoan 13 bilioi dolarreko ordainketak egingo direla kalkulatu da. Teknologia erosoa eta segurua den erakusgarri. Funtzionamendua oso erraza da: igorle edo gailu aktiboak (kasu honetan datafonoak) irrati-maiztasun bidezko komunikazioa ezarri eta eremu magnetikoa sortzen du. Hartzaileak (kasu honetan txartelak) kargaren modulazioa aprobetxatzen du datuak transferitzeko. Horregatik, txartelak berak ez du bateriarik behar, bere zenbakia transmititzen du irakurgailutik iristen zaion energiari esker. Eragiketak oso seguruak dira, teknologia irismen oso laburrekoa baita, 3 edo 5 zentimetrokoa besterik ez.

CONTACTLESS EUSKERA blog


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Teknologia