
Lagundu behartsuei, Euskadiko Kutxaren Super 55 libretako puntuekin
2009-08-26
Lagundu behartsuei, Euskadiko Kutxaren Super 55 libretako puntuekin
Euskadiko Kutxaren bezeroa bazara eta Super 55 libreta baduzu, behartsuei lagundu ahal diezu, zure puntuak Mundukide, Alboan eta Medicusmundi GKE-ek garatzen dituzten proiektu humanitarioetarako emanez.
- Medicusmundi Kamonyi-n, Ruandan, ari da, eta emakumeen 6 erakunderi ematen die laguntza.
- Alboan bidezko hezkuntzaren eta enpleguaren alde ari da lanean, Puente Belice-ko (Guatemala) gazteriari aukera bat emateko asmoz.
- Mundukidek, berriz, kreditu-sistema bat eskaintzen du, Marrupako (Mozambike) eskualde-garapena sustatzeko,
Aldi bakoitzean gutxienez 55 puntu eman ahal izango dituzu.
Ia 190.000 euro eman dira dohaintzan 2000tik
2009ko martxoko kanpainaren ondoren, 10.595 euro banatu dira Mundukide, Alboan eta Medicusmundi GKE-en artean.
2000. urtean ekimena martxan jarriz zenetik, Euskadiko Kutxaren bezeroek 188.816,57 euro banatu dituzte lagundu diegun GKE guztien artean.
Nola lortu puntuak eta nola trukatu
Super 55 libretako 1.000 euro bakoitzeko, 6 puntu metagarri eskuratuko dituzu hilero. Gainera, Euskadiko Kutxak diseinatzen dituen kanpaina eta sustapenetan parte hartzen baduzu, puntu gehiago lortuko dituzu. Puntu horiek opariez eta bidaiez trukatu ahal izango dituzu edo proiektu humanitarioetarako eman.
Zure puntuak trukatu nahi badituzu, zatoz Euskadiko Kutxaren sukurtsalen batera, deitu Super 55 (900 555 900) zenbakira edo sartu gure webean.
Zein da zure erreakzioa?